Zein da plastikozko poltsen benetako alternatiba?

Zenbait saltokitan plastikozko poltsen ordez biodegradagarriak ematen hasiak dira. Horrek konpontzen al du plastikozko poltsek ingurumenean eragiten duten kaltea?

Planteamendu horrek behar ez den lekuan jartzen du arreta. Arreta materialean jarri beharrean produktuaren bizitzan jarri beharko litzateke. Plastikozko poltsak asmatu aurretik, hondakin atal hau hutsaren hurrena zen. Urteetan erabiliak izan ondoren hondatutako poltsa berrerabilgarri gutxi batzuek osatzen zuten bakarrik hondakin atala. Horrek erakusten du poltsa biodegradagarrien ordezkapena bigarren mailako gaia dela arazoari benetako irtenbidea eman nahi bazaio. Hondakinen aurrean hartu beharreko neurrien inguruan jerarkia bat dago onartuta. Lehenengo murriztu behar da eta gero birziklatu. Poltsa biodegradagarrien bidezko ordezkapenak murrizketaren maila ez luke aintzat hartuko. Birziklatzea produktuak zaborretara botatzea baino hobea da. Baina, batetik, birziklatzeak kutsatzen du. Energia behar du eta prozesuak kutsadura sortzen du. Bestetik erabilpen bakarreko aukerak askoz produktu gehiago produzitzera behartzen du. Horrek askoz baliabide gehiago ustiatu beharra dakar.

Guzti horri, biodegradagarri izena ematen zaien poltsa asko benetan bioegradagarriak ez direla gehitu behar zaio. Badira horrela izendatu arren, plastikoa zati txikitan zatitzen diren poltsak, baina benetan desegiten ez direnak. Hauek ere ingurumena kutsatzen dute.

Poltsekin esandakoak berdin berdin balio du produktuentzako erabiltzen diren bilgarriekin. Konponbidea asmatu beharrik ez dago. Gaizki egindako bidean atzera egitea besterik ez da behar. Nork behar du tetrabrika botilak eta poteak egonda? Nork behar ditu plastikoan bildutako garbantzuak ohialezko poltsak egonda? Nork behar du arraina bilduta zikin zikin bukatzen duen paper bat tuperrak egonda? Zergaitik ordaindu behar ditugu guztiok, erabili ala ez, aipatu ditugun plastiko eta bilgarri guzti hoien bilketa eta tratamendua?

GZZren webean ikusteko

Gai honi buruz gehiago Zero Waste Europen

Greenpeaceko Julio Barearen artikulua ikusteko

http://www.gipuzkoazz.com/zerozabor/zein-da-plastikozko-poltsen-benetako-alternatiba/

Ekonomia, ingurumena, osasuna

Euskal Herrian materialen kudeaketa arrazional eta iraunkor baten alde, hau da, Zero Zabor ereduaren alde eragiteko elkartea.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude