Zapaterok iragarritako neurriak ezkerrari tralalai

HTML Kodea

Gaur goizean Zapatero Kongresuan agertu baino lehen, beti fin ibiltzen den Joseba Barandiaran ekonomilariak ez du bat asmatu. Haren ustez, Zapaterok ez zituen hartzen ahal geroago adierazi dituen neurriak, izan ere, ezkerreko gobernu batek beste aukera batzuk behar ditu xahutu bere hautesle potentzialak kaltetu baino lehen. Horrexek dirudi logikoena.

Espreski esan du Barandiaranek, edo hala ulertu diogu guk, Zapateroak ez dituela funtzionarien aurkako neurriak hartu eta haien soldatak beheitituko, eta bara, baina hara! 2013 urterako defizita %3ra jaistea da asmoa, eta horretarako:

  • Espainiako Administraioko funtzionarien soldata %5 jaitsiko du datorren Ekainetik.
  • Gobernuko kideen soldata %15ean jaitsiko da.2011 urtean, ez dira soldata horiek igoko
  • Haur jaioberriegatik ematen ziren 2.500 euroko laguntzak, kendu egingo dira datorren Urtarriletik aitzina.
  • 2011 urtean ez dituzte erretretak igoko, pentsio minimoen eta zergak ordaindu ezin dituzten lagunen kasuetan izan ezik.
  • Munduko herrialde txiroetara bideratutako laguntza aurten eta hurrengoan 600 milioi eurotan murriztuko dute.
  • Inbertsio publikoa aurten eta hurrengoan 6.045 milioi eurotan jaitsiko dute.Botiken kontsumo “eraginkorragoa” lortzeko kontrol neurriak ezarriko dituzte….

Oroitzen zara, behin Zaparetok krisia iritsia zela onartu zuenean, nola esan zuen inbertsio publikoak salbatuko zuela Espainiako ekonomia eta, bereziki, eraikuntza sektorearen krisia? Zertan geratuko dira orain lanpostuak sortzera bideratutako politika haiek guztiak?

Madrilgo lagun kazetari bati esker dakigu, berari halaxe esan baitio Zapateroren aholkulari batek, “Sindikatuak mahaitik jeiki bakarrik egiten badira, gu pozik”.

Zaila da ulertzen, bere burua ezkerrekotzat duen gobernu batek, nola ez dituen hartu lehenago beste neurri batzuk. Halanola banku, diruaren espekulazio eta fortuna handiekikoak, besteak beste.

Beste modu batera esanda, zein erabaki desberdin hartuko zituzketen, hipotetikuki bada ere, EAJk, CIUk, edo PPk, esate baterako? Non edo zertan dago alde sozialista?

MjI1Ng==

Irudia | Zapatero ezkertairra ote? | zz | Creative Commons By SA

Ez dut hankarik eta, batez ere, ez dut bururik. Begi bat bai, ordea. Eder askoa.

3 pentsamendu “Zapaterok iragarritako neurriak ezkerrari tralalai”-ri buruz

  • Funtzionarioak dira oraingoan jetzi behar direnak.

    Oso irudi txarra dute betidanik. Eta gainera, horrela, ZPk nominadunen sektore guztietara hedatuko du krisiaren mamua, pribilegiaturik utzi gabe.

    Baina nominarik ez dutenak? Horiekin nola jokatuko dute? Ez al dira kontrolatuko enpresa guztien mozkinak? Eta abokatu, mediku, arotz, iturgin eta abarren BEZ-ik gabeko fakturak eta irabaziak?
    Eta SICAV izenekoetan parte hartzen dutenen identitateak eta dirutxoak, noiz hasiko dira kontrolatzen?
    A, zernolako aukera paregabea hori dena egiteko eta, bide batez, banka eta beste bizpahiru enpresa haundi nazionalizatzeko!!

  • joseba barandiaran 2010-05-12 21:46

    kaixo Lukas eta, “por alusiones” besterik ez bada:

    nik goizean irratian ez dut esan funtzionarioen soldatak eta pentsioak ikutuko ez zituenik baizik eta, aurrez, Gobernuak esana zuela horiek ez zituela ikutuko. bere buruari marra gorri horiek ezarriak zizkiola, alegia.

    Ocaña estatu idazkariak iradoki zuen lehenik funtzionariei soldata jaistearena baina, segituan agertu ziren Salgado eta enparauak horrelakorik ukatzen.

    inbertsioak, lan publikoak gutxitzearena, aldiz, bistakoa(goa) zen.

    dena den, mea culpa: ZPren kinieletan aurretik ukatu duena egin ohi duela erakutsi izan du lehenago ere, Estatutaren kontuarekin adibidez…

    garbi dagoena da (finean hori adierazi nahi nuen ZPren agerraldiaren aurretik), ezinbesteko neurri gutxi dagoela, hau da: gastuak murriztu litezke pentsiotan edo armadan, soldatetan edo langabezi saritan eta aukera itxi ezinbestekorik ez dago. alternatibak egon badaude.

    zergen aldetik ere berdin, duela gutxi ondarearen zerga ezabatu zen; BEZ igotzera doa; iruzurra hor dago, ezkutuko ekonomia…

    Nik politikoki ez zuzena ez den zerbait galdetuko / esango nuke: bi urteko langabezi saria izateak ez al du, a priori, lehen urtean lana bilatzeko pizgarri gutxi samar ematen?

  • Lukas Mateo 2010-05-12 22:31

    Arrazoi guztia duzu Joseba: garrantzi handikoa den arren ñabardura, ez dut behar bezala agertzeko astirik hartu. Egia da zuk diozuna, alegia, ZPren gobernuak esana zeukala ez zuela orain egin nahi duena egingo. Zesarri Zesarrena, beraz, eta zeuri zeurea.
    Eta azken puntua, politikoki ez zuzen den hori, eztabaida handiegia da niretzat, benetan diotsut. Bestenaz gustura helduko nioke. Izango ahal da baten bat eskularrua jasoko dizunik!
    Izanak izan, eskerrik asko irratiko zure tarte ezinobeagatik. Bihar ere entzungo ditut zureak. Eta etzi…