Xorroxin irratiaren behikaka

Mjk2Mw==

Xorroxin irratitik idazten dizuegu. Mantxo mantxo denbora pasa da, eta ailegatu da egun haundia. Uztailaren 24a alegia. Bihar, larunbata arratsaldeko 6etan hitzordua egina dugu, Elizondon, Xorroxin Irratiaren egoitzaren pareko belaian. Behikaka.com ekimena burutuko dugu 2. aldiz.

Laburki, behikaka.com ekimena zertan datzan gogoratuko dizuet. Gure eguneroko jarduna aitzinet ateratzeko diruaren beharra dugu, eta finantziazio iturri berriak bilatu behar izan ditugu. Hori dela eta antolatu dugu, behikaka.com ekimena, 2. aldiz. Xorroxin irratiaren egoitza pareko belaia 2500 laukitxotan banatu dugu, eta laukitxo horiek, boleto edo txartel batzuen bidez saldu ditugu. Jendeak eskuratu du edo ditu bere lur zatiak, eta bihar, larunbatean, 3 behi izanen dira sariak banatuko dituztenak. Lore, Zagua eta Erdiz behiak izanen dira, beren kaken bidez, gorotzen bidez sariak banatuko dituztenak. Kaka egiten duten laukitxoaren jabea izanen da sariduna. Behi bakoitzak sari bat banatuko du.

Honez gain, aurtengo berrikuntza gisa, bihar, bertan jarriko dugun ostatuan tragoxkaren bat hartzearen truke, bertze 3 sariren zozketan parte hartzeko aukera izanen da. Sari independenteak direlarik, soilik tragoxkaren bat hartzearen truke.

Arratsaldeko 6etan da hitzordua, eta besta giroan burutuko dugu. Bertsolariak, musikariak, zuzeneko komentarioak, ostatua…giro polita, ekimen politarekin, gainera, Elizondoko besten baitan kokatzen da ekimen hau, eta hortaz egun polita pasatzea helburu dugu.

Bertan izanen zaretelakoan, aldez aitzinetik eskarmile eskeinitako laguntzarengatik. Informazio gehiago eskuratu nahi izanez gero, bisitatu www.behikaka.com-en.

Oraindik ere txartelak eskuratzeko aukerarik bada. Bihar bazkalondoan salgai izanen dira Xorroxin irratian.

Eskuratu txartelen bat, Xorroxin Irratia lagunduko duzu eta zortea baduzu sari oparoak eskura ditzakezu!

Eskarmile!!!

Irudia | Bigarren urtez | Xorroxin | Creative Commons By SA

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.