Urriak 22a, azken eguna Banden Lehia 2017an parte hartzeko

Urriak 22a, azken eguna Banden Lehia 2017an parte hartzeko –

Akabu, Astrid, Atila Txiguagua Beldurgarria, Azken Trena, Baneki, Hiri galduak, Huts, Jasan, Kiñubak, On eta Raust! taldeek  Banden Lehiaren 9.edizioan eman dute izena.

Urriak 22a, azken eguna Banden Lehia 2017an parte hartzekoUrriaren 22an, igandean, izena emateko epea bukatzen da, aurtongo Banden Lehia musika txapelketan parte hartzeko. Dagoeneko hamaika taldeek izena eman dute: Akabu, Astrid, Atila Txiguagua Beldurgarria, AzkenTrenaBaneki, Hiri galduak, Huts, Jasan, Kiñubak, On eta Raust!.

Irailaren 22a eta urriaren 22a bitartean euskaraz musika sortzen duten taldeek Banden Lehian izena eman, euren datuak eta musika igo  dezakete bandenlehia.eus/erregistratu  era eta internet bidez botoak jasotzeko aukera dute.

Hemen, bandenlehia.eus/bandak orain arte izena eman dituzten banden informazioa eta taldeen puntuak.

Bestalde, aurtengo epaimahaia Ritxi Aizpuruk [musika editorea; Baga Biga diskoetxeko arduraduna], Xabi HOO [Enkore taldeko abeslaria], Maia Muruaga [Euskal Irratiko kazetari eta esataria] eta Aritz Gonzalezek [Last Tour International] osatuko dute.

Publikoaren botoekin eta epaimahaikideen botoekin, urriak 26rako, Banden Lehiako edizio honetako lau talde finalisten berri iragarriko dugu Azkue Fundazioko sare sozialen bidez.

Banden Lehia 9.edizioko finala azaroaren 24ean, ostiralean, Bilborocken  ospatuko da. Finala publikora zabalik izango da eta Itziarren Semeak talde gonbidatua izango da.

Urriak 22a, azken eguna Banden Lehia 2017an parte hartzeko