‘Ultimate Survival in Gorbeia’

El último superviviente (Man vs. Wild edo UltimateSurvival) Cuarok emititzen duen telebista progama ezagutzen? Bear Grylls abentuazale britainiarrara munduaren zoko latz eta basatinenetan bizirauten saiatzen den programa? Ba orain lehiakide euskalduna agertu zaio. Parodia modura, programako zein Euskal Herriko topikoz betetako bideo dibertigarria osatu dute: El último superviviente en Gorbea. Gaztelaniaz dago; baina hala ere, merezi du ikustea, batez ere egunotan Gorbeiara joateko asmorik baduzue.

4 pentsamendu “‘Ultimate Survival in Gorbeia’”-ri buruz

  • Amonamantangorri 2011-07-25 18:12

    Jo, nola nabari den udan gaudela… Deus ba al da Garitanok irabazten duen soldataz?

  • Aitor Furundarena Usabiaga 2011-07-25 23:50

    Agian nire sentipen hutsa da, baina Bildukoen soldatetaz ezer gutxi (ia ezer ere ez) ari naiz irakurtzen edo entzuten, eta harritu egiten nau, kasu askotan (gehienetan, oker ez banago) egundoko murrizketak (%33 eta holakoak) egin baitituzte alkate etabarren soldatetan. Ez dut uste halakorik inoiz ikusi nuenik orain arte…

  • Gonzalo Etxague 2011-07-26 18:10

    Baina hori Bilduren alde hitz egitea izango litzateke, ezta? Gero Markel Olano ez ahal zaigu haserretuko!

  • Aitor Furundarena Usabiaga 2011-07-26 21:50

    Ui, egia, jiji…