Txiroak bai, baina musikan aberats

Gizakia ekintzarik txarrenerako onenerako bezain gai dela ezaguna da, baina niri pertsonalki noizean behin arima alaitu eta gizakiagan esperantza berpizten duten bideo horietakoak ikustea gustatzen zait. Orain egun batzuk ikusi nuen honekin horixe gertatzen zait adibidez.

Paraguayko auzo txiro batetan zaborretara botatako materialarekin egindako instrumentuekin osatutako musika banda baten inguruko dokumentalaren trailerra da. LANDFILL HARMONIC izena edukiko duena. Ikusgarria benetan:

Eta bideo hori ikustean, nire garuna martxan jarri eta intereneten ikusiriko beste zenbait bideo batzutaz gogoratu nintzen. Gitarra birziklatu bat agertzen den hau kasu:

Edo Benda Bilili! dokumentalaz. Polio gaixotasuna duten eta kale gorrian bizi diren Kongotar musika talde baten inguruko dokumental erabat gomendagarria (Searching for Sugar Man baino hobea?). Hemen bertako zaitxo bat, trailerrak amaiera ere kontatzen baitu!

Eta Kongo bertako Karindula Sessions hauek ere ikusgarriak!

Angolako Kuduro soinu eta dantzak berriz zer esanik ez!

A zer martxa, ez?

Bada, musika askoz lasaiagoa eginagatik ere arrakasta lortu duenik ere bada. Geoffrey Gurrumul Yunupingu bezala. Aborigen australiarra, ingelesez ozta-ozta egiten duena, itsua, ezkerra eta euskuin eskuaz jotzeko gitarra bat jotzen duena, buelta emanda, soka grabeak behean eta agudoak goran dituela:

Euskal Herrian behin baino gehiagotan izan dugun Nneka Nigeriar-Alemanak ere arrakasta aspaldi lortu zuen, eta ondorengo bideoklip honek bere egunerokoa ondo islatzen duelakoan nago:

Eta amaitzeko, aurrekoen guztiz aurkako beste bideoklip bat: Solange Knowles-en Losing you.

Solange, Veyonce famatuaren haizpa da (Estatubatuarra beraz) eta bere bideklipa egiteko Hegoafrikako Lurmutur Hiriko Langa ‘township’ edo suburbiora joan zen. Bertan hordea, bertako jendea erabili beharrean Kongoko pertsona eleganteen Le Sape taldeko kideak eraman zituen. Emaitza berriz, ahoa zabalik uzteko modukoa:

Eta zuk? Ezagutzen al duzu antzezko bideorik?

musika