Txiorik onena (53. astea)

Txiorik onena (53. astea)

Urteko 53. astea dugu honakoa, jakina denez, 2015eko azkena. Bihartik aurrera, jada 2016an sartuko gara eta, beraz, asteko txioetan hasierara bueltatuko gara.

Txiorik onena (53. astea)2016a heldu bitartean baina, Gabonak direla-eta bederatzi txioko sorta bat prestatu dugu, bederatzi!, ohi legez gustukoena hauta dezazuen.

Aukeratutakoen artean badira Goenkaleren bukaera eta ordezka lezaketenen artean Iruña-Veleiari buruzko telesail bat egiteko proposamena dakartzatenak, baita Olentzero eta Kristautasun sinismenak ahotan hartzen dituztenak ere. Eta bitxikeriaren bat edo besterekin bukatu baino lehen -Eurovisionerako ordezkaritzak eta beste-, eguraldia hizpide nagusi, zeru horiek tarteko.

Iragan astekoen artean, @daneleSM izan da nagusi, @AnaisNirekin gogor lehiatu eta gero. Azpian duzue ezkontzako argazkiaren txioa.

.

Zein begitantzen zaizu asteko txiorik onena?

.

.

Pasa den asteko txio onena

Twitter, txioak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude