[Txiorik Onena] 2018ko 15. astea
Txiorik onena 2018ko 15. astea –
Urteko 15. astea da joan berri zaiguna, eta leiho honetara zazpi txioko sorta batekin laburtu duguna.
Asteon txiotan jorratu diren gaien artean dira politikarien kurrikulumak, eguraldiak eragindako urjausiak, iraungitako jogurtak eta giza ehizak, jauntxoen zaborrak, zuhaitzen hostoak eta akorduan gelditutako errepublika.
Joan den asteko sortatik, alde handiarekin nabarmendu da Ikorkotx argazkilariak idatzitako txioa.
.
Zein begitantzen zaizu asteko txiorik onena?
Iogur kadukau bat jandot data euskeraz irakurtziarren.
05/3 jarten zauen. Maiatzak 3 irakurri dot nik, eta martxoak 5ien kaduketan zan.?— Aske sentitu! (@marixeruizde) 2018(e)ko apirilak 9
Ez dut ulertzen zergatik politikoek gezurra esaten duten beraien kurrikulumetan, ez dute inolako premiarik aurrera egiteko eta beraien lana beterzeko. EAEn, esate baterako, Lehendakaria izan zaitezke euskara jakin barik
— Eneko Fernandez (@enekogara) April 9, 2018
Igandean ehizaren aldeko manifestazioa Donostian, Bilbon, Iruñean. Larunbatean ehizaren kontra Iruñean. Ni zapatukoaren alde.#AltsasukoakAske
— Mikel Elorza (@MikelElorza) April 11, 2018
Ez dago Kanadara joan beharrik.#JaturabeFalls #Araotz #oñati pic.twitter.com/ZZiu6kopoR
— mikel biain berraondo (@mikelbiainber) April 11, 2018
Ze aro bitxia hau, zeinetan jauntxoak gure zaborra ere beretzat nahi duen.
— Josu Goiko (@josu_goiko) April 12, 2018
"Arbola horiek moztu beharko lirateke. Hostoak galtzen dituzte eta urtero. Eta gero bildu behar dira."
Ondoko egoitzako kidea.
(Auzo berdean bizi gira, zehazten dut)— Bea Salaberri (@beatxo) April 14, 2018
Noizbait Espainia bizigarri bat existitu bazen, duela 87 urtekoa izan zen. Gogoan ditut amonak gaixtakeria bailitzan kontatzen zizkidan dantzaldi, bozkatzeko eskubide eta eskola-garaiak. #GoraErrepublika!
— Kattalin Miner (@MKattalin) April 14, 2018
.
.
Pasa den asteko txiorik onena:
— ikor Kotx (@ikorkotx) 2018(e)ko apirilak 6