Txindurri Irratiak irratigintzan sakontzeko aukera eskaintzen du

NDI1NA==

Entzuten ez bazaie ere, inurriak ez dira inoiz geldirik egoten. Lan eta lan dihardute beti. Txindurri Irratiko kideek ere antzera ibili dira azken aste hauetan martxa onean euren txindurritegia eraikitzen. Horregatik, obra guztia amaitzerakoan prest egongo dira mundura  bere seinalea emititzeko.  

Hori dela eta, Txindurri Irratian modu batean edo bestean parte hartzeko prest dauden guztiei irratigintzan sakontzeko aukera eskaini nahi diete. Horren harira, pasa den astean Audacity programari buruzko ikastaroa eskaini zuten Aguraingo Bertso Eskolaren egoitzan. Abisatuz gero, oraindik ikastaro horretan edota datozen asteetan prestatuko dituztenetan musutruk  parte hartzeko aukera dago.  

Txindurri irratia Lautadatik eta Lautadarentzat jaiotzear den hedabide berria da. Hasiera batean komunikabide hau arabarrei zuzentzen dela dirudien arren, euskarazko irrati libre baten jaiotzak euskaldun guztiontzat mesede egingo digu. Horregatik, denon parte hartzea ezinbestekoa da, izan ere, pausoz pauso Lautadako ahotsa entzun dadin lortuko dugu!

Irudia | Txindurria | AcaluV1 | Creative Commons By SA