Twitterren 100 izango bagina…

twitter

MjQ4MQ==

 

Lagun batek dio berdina gertatzen dela Interneteko edukiekin. Egia esan, posta elektronikoa irakurtzeko eta erreserbak egiteko besterik ez du erabiltzen Internet. Eta ez pentsa zaharra denik: 26 urte. RSS jarioen ontasunak azaldu nizkion behin, baita blog batzuk jarri ere. Literatura, filosfofia eta horrelako gauzak gustatzen zaizkio.

“Mikel, nik ez dakit geheigi, baina guzti hau (Twitter, RSS, blogak…) azaltzen didazunean ez dut oso argi ikusten. Zergatik irakurri behar dut @honek ala @besteak esaten didana?”

Zer pentsatu ematen dit honek. Ez al gara kuriositatea galtzen ari? Ez al gara aurkikuntzaren plazer hori alde batera uzten ari?

Tweetak bezala, edukien %75a bost pertsonak sortzen dute eta guk errepikatu besterik ez dugu egiten. Munduan bost guruk sortzen dutena irakurri eta errepikatzen galtzen dugu denbora eta ikasienak, modernoenak garela uste dugu blogak irakurtzen ditugulako eta Twitter erabiltzen dugulako. Informazioaren demokratizazioarena fartsa bat da.

Seguruenik oker egongo naiz. Pentsatu nahi dut ez dela horrela. Baina gaur sei ordu ditut autobusez Madrileraino eta ez dut Internet erabiliko. Nostalgia puntu bat sartu zait. Bolaño (‘El Gaucho Insufrible’) eta Salinger (‘Nueve Cuentos’) daramatzat nirekin. Gaur paperaren apologia egingo dut.

[@mrlasa] Komunikazioa da nire mundua eta horretan egiten dut lan, Donostian, azken boladan. Estrategia, marka, komunikazio politikoa, kultura. Interneten ere hainbat saltsatan ibili naiz (nabil), besteak beste, Zuzeu honen sorreran.