Twitter pintxoa

pintxo1Pili, Bilboko Somera kalean dagoen K2 tabernako sukaldariak, “Twitter pintxoa” asmatu du: oilaskoa, curry saltsa, patata frijituak eta kolorezko palomitak. Alde zaharreko taberna ezagunean txioka ibilitzen direnak badute haientzako pintxo berezia. On egin!

Pili-k 18 urte daramatza K2 tabernako sukaldean tortilla bereziak eta pintxoak prestatzen. Duela gutxi, “twitter” hitza etengabe barran entzuten zuenez, pintxo berri bat asmatu zuen: “twitter pintxoa”.

Pintxoa probatu duten lagunek zapore ederra eta berezia duela esan dute. Curry saltsakin egindako oilaskoa, kipula, eta patata frikitu txikiak. Ogi txigortuaren gainean, koloredun palomitak eta guzti.