Sosak soberan

cc Atauri
cc Atauri

Ebay da interneten enkanteen atari ezagunena. Jendeak edozer jar dezake salgai, eta enkantean hartzeko eskaintzak egin ditzake baita ere.

Hori horrela gauza guztiz arraroak topatu izan dira salgai. Behin, kazetari batek Belgika jarri zuen enkantean. Hiru zatitan banatua Belgika erosteko aukera ikus zitekeen. Irteerako prezioa, euro batekoa. Salgai honek, ordea, bazuen bere alde iluna. Argi eta garbi azaltzen zen, 200 bilioi eurotako nazio zorra bere baitan zuela produktuak… 10 milioi eurotako eskaintza bat ere egin zuten Belgikagatik, baina Ebaytik kendu zuten antolatzaileek.

Are okerragoa, Melissa Heuschkelek egindakoa. Laugarren alabari zein izen jarri ez zekienez haren izena enkantean jarri zuen. Golden Palace casino izan zen eskaintza handiena egin zuena, 15.500 dolar. Neska gaixoari “Golden Palace Benedetto” izena jarri zioten…

Bizia enkantean jarri duenik ere bada, etxea, lana eta emaztea barne. Eta sekula ebay-en saldu den gauzarik garestiena, Gulfstream Jet bat, 4,9 milioi dolarren truke.

Batzuk imajinazio gehiegi, eta besteak dirua soberan… Sarea enkante arraroz josia dago. Batzuei atzo Gernikako ferian eginiko gazta enkanteko marka ere aurreko adibide horien pareko irudituko zaie. Hain zuzen ere Porrue jatetxeak 5.000 eurotan erosi zuen gazta erdia.

2 pentsamendu “Sosak soberan”-ri buruz