Rajoyren agurra, gaurko egunkarietako azaletan

Rajoyren agurra, gaurko egunkarietako azaletan –

Gaur eguerdira arte ez da gauzatu Espainiako legebiltzarrean Rajoyren agurra, baina atzo alderdi politiko bakoitzak egindako iragarpenak kontutan hartuta, zenbakiak batu eta aurreikusita zegoen gaur zer jazoko. Gauzak horrela, gaurko Hego Euskal Herriko egunkari azaletan ez zen beste gairik.

Euskarazko egunkari bakarrean, Berrian, “Jon da Rajoyren aroa” lerroburua darama gaiak, eta Espainiako presidentziatik kanporatu berri dutenaren besaulki hutsa argazkian. Bestalde, Vocento eta Noticias taldeko hedabideetan protagonismo nabarmena eman diote EAJri, jeltzaleek hartutako erabakia erabakigarritzat joz.

Espainiako hedabideetan, ez dirudi gertakariak izan duen bukaerarekin oso konforme daudenik, ABCk zein El Paisek “Gobierno temerario, inviable, Frankenstein” eta antzekoak erabili baitituzte Sanchezekin abiatzen den aroa izendatzeko.

Azalen bilketara bi egunkari katalan ere ekarri ditugu, euskal hitz bat erabiliz, “Agur Rajoy”, azpimarratu nahi izan dutelako presidente popularra kanporatzerakoan Kataluniako eta Euskal Herriko alderdiak erabakiorrak izan direla.

Espainiako egunkari asko eta askotan, Dani Gagok egindako argazki bikain bat erabili dute agurra ilustratzeko, hauxe bera.

.

Euskal Herrikoak

.

Espainiakoak

.

Kataluniakoak

Rajoyren agurra, gaurko egunkarietako azaletanRajoyren agurra, gaurko egunkarietako azaletan
azalak, Espainia, prentsa, Rajoy
ZuZeu

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude