Publizitatea, beherapenak eta benetako arrazoiak

Koltxoiak 129 eurotan, sofak 590ean. Beherapenak? Denboraldi amaiera? Ez. Dendaren itxiera da, azken aldian krisi ekonomikoaren ondorioz askori gertatu zaiena. Baina itxieragatik likidatzen dutela ohartarazi ordez modu neutro batean, begira gaurko Diario Vasco egunkarian datorren oharra. El almacén del descansok arruinatuta dagoelako ixten duela dio.

Ez da hori arreta deitzen duen gauza bakarra baina. Bezeroei egin beharrekoa zerrendatzen die: eskerrak ematen dizkie lehenik eta, gero, politikariei egurra ematen die… zer diren zehaztu gabe.

Iragarkia amorrutik idatzia dagoen edo marketing basatia ote den, batek daki, baina sofaren bat behar duenak, badaki nora joan asteburu honetan.

Publizitatea, beherapenak eta benetako arrazoiak

Irudia | Gaur Diario Vascon ikus daitekeen iragarkia | Twitpic | LGPL

Publizitatea, beherapenak eta benetako arrazoiak