Plastiko masa handi bat aurkitu dute Ipar Atlantikoan

Aurkitu den plastikoaren zenbatekoa “Ozeano Bareko zabor zurrunbiloa” izenez ezaguna den eremuan dagoenarekin alderatzeko modukoa dela dio Science aldizkariak plazaratu duen ikerketak.

Datu zehatzagoei erreparatuta, ikerketak iradun duen 22 urteko epean, 64.000 plastiko txatal bildu dituzte 6.100 eremutan, eremuotako bakoitza urtean behin aztertuz. Horretarako, plankton sare bat erabili izan dute ikerlariek, zeinarekin plastiko zatitxo horiek jasotzen baitzituzten.

Kara Lacender Law azterketaren zuzendariak adierazi duenez, “emaitzek ez dizkigute ozeanoko ur gainean ari den plastikoaren hedapenaren eta zenbatekoaren inguruko lehen irizpen zientifiko zorrotzak soilik eskaintzen, plastikoa itsasertzetik horren urrun zergatik metatzen den ere baieztatzen dute”.

MzE1MA==

Okerrera doan arazoa

Ikerlariek jakinarazi dutenez, gehien harritu dituena ez da plastiko kopurua edo honen hedapena izan, ikerketak iraun duen 22 urteko epean aztertu dituzten eremuetako plastiko txatalen kontzentrazio maila ez jaistea baizik, plastiko zatiak garbitzeko esfortzuak nabarmen indartu dituzten arren.

Gertakari honen azalpen bakarra garbiketa esfortzuak Ipar Atlantikoa pairatzen ari den plastiko kutsadura areagotzen ari den abiada eta intentsitate berean indartu izana da.

Irudia | Ozeano Bareko zabor zurrunbiloa, grisez | The Sun and Doves | Creative Commons By SA