Panga: arrakasta izatetik debekatzera

Bere prezio merkearengatik eta haurrei hezurrik gabeko arraina eskaintzearen joeragatik, arrainik salduenetakoa da panga. Ospitaleetan ez ezik, eskolako jangeletan eta etxeetan gero eta sarriago ikusten da. Prezioaz ez eta hezurrik ez izateari, prestaketa berezirik ez duela behar eta koipe eta kaloria gutxi dituela gehitu behar zaio.

Asiako (bereziki Vietnameko) haztegietatik dator Pangasius hypophthalmus izeneko arrain hau. Han hauek hazteko moduak eta eskulanaren prezioak, merkatu prezioak hausteraino merketzen du arrainaren balioa. Amuarrainaren eta legatzaren salmentari, adibidez, nabarmen eragin dio pangaren arrakastak, hauen salmenta merkatuan, dezente gutxitu delarik.

Ez da hori bakarrik baina, pangaren aurka bozen altxatzea ekarri duena. Konpetentzia desleiala egiteaz bat, arrain horrek gutxieneko azterketak gainditzen ez dituenaren susmoa ere haizatu da arrantzaleen sektoreetatik. Udaberrian, adibidez, Galizako arrantzaleek Xuntari eskola, ospitale eta jangela publikoetan pangarik ez banatzeko eskatzen zuten. Xuntak ikerketa abiarazi zuen bere eraginpeko arraindegietan saltzen zen arrainaz. Uztail berean, aldiz, El Correo Gallegok, Vigoko dendetan saltzen zen pangaren zortzi lagin bidali zituen Cecopescako laborategi batetara. Emaitza harrigarria zen: zortzitik seitan listerosia eragiten duen baziloaren presentzia aurkitu zen. Batean, kolera trasmititzen duenarena.

Ikerlariek diotenez, pangak ez du itsasoko arrainek izan ohi duten Omega 3 oliorik. Hori nahikoa ez balitz, kontsumitzaileen elkarteak berrikitan egindako ikerketa batean, 23 laginen gainean egindako azterketan, merkurio eta pestizida arrastoak topatu zituzten. Onartutako neurrietan egon arren, sortutako alarma adierazgarria da.

Ez da panga, baina, merkurioz kutsatutako arrain bakarra. Natural Resources Defense Councilen ikerketan ikus daitekeenez, atunak edo ezpatarrainak ere, kutsadura tasa altuak eman ohi dituzte.

Arrakastatsu izatetik, jangeletan kuestionatua izatera pasatu da panga, Euskal Autonomia Erkidegoan. Dena den, kontsumoa ez da ukatu (Espainiara irailean 483.000 tona panga heldu ziren) eta komunikabideetatik gehienez ere astean behin jateko gomendioa egin dute.

Pangaren arrakastatik debekura

Irudia | Pangaren arrakastatik debekura | Ezezaguna | LGPL
jangela, osasuna, Panga

4 pentsamendu “Panga: arrakasta izatetik debekatzera”-ri buruz

  • […] jangelako menuetan. Osasun arazoak sor ditzakeela eta, arrain hau ahalik eta gutxien kontsumitzea aholkatu dute. […]

  • Patxi Gaztelumendi

    Larrabetzuko eskolan adibidez, gurasoek aspaldi erabaki zuten Pangarik ez eskaintzea. Eta, astero astero arraina behin baino gehiagotan jaten da jantokian.
    Ez hori bakarrik, arraina bera, herriko arraindegian erosten da. Okela, herriko harategian. Ogia, herriko okindegian egiten da, egurrezko labearekin.
    Larrabetzuko eskolak, Hezkuntza sailaren zigorra jaso du ondorioz, eta umeko dagokion laguntzarik ez du jasotzen, elikaduraren alde, eta herriko ekonomiaren alde egitearren.
    Hala ere, Larrabetzuko eskolan, gurasoak, umeak, hezitzaileak, sukaldariak, jantokiko arduradunak sano pozik elikadurarekin, eta jantokiko giroarekin.
    Panga, egoera honen metafora bat besterik ez da.

    Informazio gehiago:
    http://www.larrabetzukoeskola.org

  • Kontua baldin bada hemengo janariaren alde egitea, primeran, baina orduan elikagai guztien (edo gehienen) jatorria kontrolatu behar da, Larrabetzuko kasuan bezala, ez polemika sortu duen arrain batena bakarrik. Hemen gauza da arrain honek zalantza sortu duela. Egindako ikerketek ez dute ondorio argirik atera, eta ateratzekotan, osasunarentzako arrisku berezirik ez duela litzateke, ez behintzat beste arrain batzuek baino gehiago (atuna kasu), eta kontsumo moderatu batekin (astean behin). Iruditzen zait ikerketen emaitzak onartzeko prest ez bagaude ez duela zentzurik ikerketak eskatzea.

  • ¿Panga? ¡Qué lo coma Zapatero…..!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude