Non erre dezaket gaurtik aurrera?

Non?

Zure zureak diren eraikin edo autoetan erretzeko debekurik ez da heldu orain artean, baina tabernetan eta bestelako leku publikoetan erretzea ametsa da gaurtik aurrera. Ostalaritzari dagokionez, hoteletako, hostaletako eta antzeko establezimenduetako logeletan bakarrik erre ahal daiteke. Eta espresuki prestatutako logela horien %30etan bakarrik. Legeak logeletan bakarrik erretzea baimentzen du, debekatua dago hoteleko gainerako lekuetan erretzea.

Bulegoetan ere erre ahalko da, baina bulego hori zeure etxean baldin badago eta bakarrik baldin bazaude. Inguruan beste langilerik baldin badago edo bezeroren baten bisita espero bada, etxeko bulegoan ere debekatua dago zigarroak hiltzea. Enpresa bateko bulegoan ere debekatua dago eta kanpora atera behar du erretzera.

Kanpoan ere ezin da edozein lekutan erre. Hezkuntza edo osasun zentroen inguruetan debekatua dago, eta beraz, parkeetan, adibidez, ezingo da zigarrorik piztu. Garraio zerbitzu publikoetan ere ezingo da kerik egin, ez eta lantokiko komunetan edota aireportuetan beren beregiz jarritako kartzelatxoetan ere ez, erretiratu egingo baitira.

Inork debekatua dagoen lekuren batean erretzeko tentaziorik balu, jakin beza, lehen aldiz zigortzen denean falta arin bezala zamatzen dela, 30 euroko isunarekin, baina hiru aldiz harrapatzen badute norbait, 601 eta 100.000 euro arteko isuna ere pila dezakeela erretzaileak.

Kerik gabeko guneren batean kea ikusi eta inork salatu nahiko balu, tokian tokiko erreklamazio orriak eskatu edo nofumadores.org atarian salatu dezake.

Informazio gehiago

Tabakoaren legea urratsez urrats

Urtarrilak 2, agur zigarroari

Ez erretzeko txerto bila

Tabakoaren kontrako lege berria indarrean sartu da

Non erre dezaket gaurtik aurrera?

Irudia | Non erre dezaket gaurtik aurrera? | Ezezaguna | LGPL

Zer duzu buruan “Non erre dezaket gaurtik aurrera?”-ri buruz

  • Gari Garaialde 2011-01-02 17:45

    Batzuk metafisiko xamar jarri zerate gai honekin, baina erantzuna erraza da: KALEAN!!