Nafarroako Erresuma eta poesia

9788480915243Zeregin hoberen baten faltan, Manex Goyenetche zenaren historia lanak irakurtzeak entretenimendua ematen du.

Hirigune berri hauek populatzeko frankoa zeritzon jende mota bilatu zen. Gaskoiez edota okzitanieraz egiten zen lurraldeetatik iritsitako artisau, merkatari eta ostalariak ziren hauek. Gorteko pentsalariek pentsatu bide zuten ideia ona zela Aymeric Picaud bezalako erromes nekatuak Nafarroan eroso sentituko zireneko tokiak antolatzea eta, populazio berria erakartzeko helburuarekin, hainbat abantaila interesgarri eskaintzen zituzten foruak idatzi zituzten. Kontua da, interes orokorraren amorez edo, inguru horietako gainontzeko biztanleei, nafarrak zeritzenei, alegia, abantaila horiek ukatu zizkietela.

Hara garaiko legeen izpirituaren erakusgarritxo bat, Goyenetcherenetik, asuntoaren nondik norakoak hobeto ulertzeko:

– “Y que ningún navarro o cura extranjero pueda habitar en Stella sin la voluntad del rey de todos los habitantes de Stella”.

– “Sabed, señor, que he restaurado el castillo de San Esteban (Deio o Mojardin) como nos lo habíais pedido: todos los navarros han sido expulsados y en su lugar han sido instalados francos bajo la autoridad de tres milites que nunca salen del castillo y que nos parecen son muy fieles?.

– “Los navarros (…) no podrán ser tomados como testigos contra los burgueses?. ?Los burgueses estatuarios habrán de jurar que nunca recibirán a ningún otro navarro por vecino, a no ser que sea hijo de franco o de franca?. Naparrek ? (…) no acondicionarán su casa ni la alquilarán para vivir, para cambiar moneda o para tintorería, no aprenderán los oficios de ( zerreda luzea), serán recibidos como criados, agricultores, forjadores y jornaleros, y no se les enseñará ningún otro oficio?.

Denborarekin, zenbait tokitan, mairu, franko, judu eta nafarren arteko ezberdintasunak gutxitzen joan omen ziren. Dena den, ezin harrituko gaitu inguru hartan nolabaiteko tentsio soziala izateak. 1276an, Nabarreriako errebolta deitu zaionarekin zerikusirik izango zuen giro arraro samar honek. Nabarreria Iruñako hiribildu zaharra zen, naparrez populatua, auzokide San Nicolas hiribildu frankoa eta San Nicolas hiribildu mixtoa zituena. Maiz gertatu ohi denez, oinordekotza kontu bat izan zen sua piztu zuen txinparta.

Endrike izeneko erregeak mundu hau utzi zuelarik, Nabarreriako biztanleak Frantziatik iritsitako erregegaiaren kontra altxa ziren eta hiribildua armatu zuten. Honen aurrean, eta diplomazia bideak agortu ondoren, Frantziako erregeak bidalitako gudarostea  iritsi zen, pakea egitera. Laburtuz: panorama ikusita Nabarreriak errenditzea erabaki zuen eta aterak ireki zituzten. Okzitania aldetik etorritako gudarosteari oso ongi iruditu zitzaion hori. Naparren artean agindutakoa obeditzearen garrantziari buruzko pedagogia egiteagatik beharbada, soldadu saiatuek hankaz gora jarri zituzten Nabarreriako kaleak, eta wikipediak dioena egia bada, lapurretan aritu ziren, etxeak erre zituzten eta, bide batez, emakumeak bortxatzeko, gizonak urkatzeko, zirian sartzeko nahiz gartzelaratzeko ardura ere hartu zuten.

Umeekin zer egin zuten ez dakit.

Eta orain datorrena poesiaren sintesi gaitasuna da. Guillaume Annelier dugu borroka horietan ibili zen lagunetako bat. Poeta zen, proventzala, eta Iruñan bizitakoari buruzko bere kontakizuna utzi zuen, neurtitzetan. Hara hemen, gazteleraz emana, Goyenetchek aukeraturiko kontakizun honen pasarte liluragarri bat:

Y los de abajo decían: ?Moriréis, usureros,
Vosotros, los del Burgo, sabios y mentirosos?.
Y los del Burgo decían: ?Mentís, villanos pecheros
Vosotros, desleales y contrarios al derecho legítimo, sois los que morireís?.

Esan bezala, liluragarria da erretratua eta aukeraturiko izen eta izenlagunen adierazkortasuna. Naparren iritziz, burgokoak lukurreroak dira, hau da, ekonomiaren hariak mugitzen dituztenak; jakintsuak dira, beraiena legeak eta errelatoak idazteko erabiltzen den hizkuntza delako; eta gezurtiak dira, ongi ezagutzen duten errealitatea ukatu eta existitzen ez den zerbait ezartzen saiatzen direlako. Behekoei, berriz, burgokoek gogorarazten diete bilau petxeroak direla, esan nahi baita, lurrari lotutako morroi izateko jaio direla, eta aurpegiratzen diete zuzenbide legitimoari zor zaion obedientziaren aurka joatea, leialtasunik batere gorde gabe, alegia, auzokide txarrak izan eta legearen kontra aritzea.

Eta, orain, tragiko antzean jarri eta mila urte igarota urak bere bidean esango al dugu? Bueno, aukera bat da. Dena den, igual hobe egutera aldera jo eta soilik apuntatzea, antza denez, 1324an Nabarreriari gainontzeko hiribilduen foru eskubideak aitortu zitzaizkiola eta, 1423an Iruñako hiru hiribilduek, elkarrengandik banatzen zituzten harresiak eraitsi, eta bat egin zutela.