Munduko moneta?

Uztailean, G8ak Italian egin zuen bileran ikusi ahal izan genuen. Dmitri Mdvedevek, Errusiako presidente denak, erakutsi zuen. Ordura arte politikarien ahotan zebilen zurrumurrua besterik ez zen.

Txina eta Errusia dira munduko moneta honen alde gehien egiten ari direnak. Bi potentzia ekonomiko hauen ustez, dolarrak ezin du erreferentziazko txanpon bakarra izan munduan. Frantziak, zeharkako babesa emanez, planeta multimonetario baten aldeko proposamena egin zuen orduan, dolarraren erreferentziatik urrunduz.

Joseph Stiglitz, Ekonomiako Nobel saridunak ere, proposamen berbera egin zuen, eta dolarra ordezkatuko zuen erreserbarako moneta berri bat eskatu.

Ordutik hona ordea, beste estatuen aurkakotasuna piztu zuen Errusiaren eta Txinaren proposamena beretzat hartu du Nazio Batuen Erakundeko Komertzio eta Garapenerako Konferentziak. Horrela, eta krisi ekonomikoa baliatuz,  Bretton-Woods berri bat egin nahi dute, ekonomika kapitalista dolarraren erreferentziatik aldenduz.

Nazio Batuen Erakundeak egindako txostenean irakur daitekeenez, “sistema monetarioak” desorekak ditu, eta “moneta artifizial baten sorrerak akatsak konpontzen lagun dezake”.

Txina eta Errusiaren ameskeria zirudienak, pauso garrantzitsua eman duela dirudi NBEren Komertzio eta Garapenerako Konferentziaren txostenarekin. AEBak eta Europako zenbait estatu kontra agertu diren arren, Errusia eta Txina ez daude bakarrik, azken urtetan indarra hartu duten potentzia ekonomiko berrien babesa ere bai baitute, krisi ekonomiko globalaren testuinguruaz gain.

3 pentsamendu “Munduko moneta?”-ri buruz