Munduko kopa, autodeterminazio eskubidea eta demagogia.

Lotsagarria bezain pizgarria zaigu, munduko nazio denen burujabetza eskubidea defendatzen dugunoi, nazionalistak ez ei diren nazio espainiarraren defendatzaile sutsu denak munduko koparen euforia erabiltzen ikustea, nazio kataluniarraren askatasun egarriak eragindako gogaitasun oihua, manifestazio baten forman adierazia, gutxieste aldera. 

Mjg3Ng==

Bai, ezen Espainiarena bai zela “manifestaldi unitarioa”, noski. Bai, ezen milioia baino gehiago zena ez baitzen sekula 56.000 pertsonatik pasa, Madrilen Españak (ez gero hauei “la Roja”z hitz egin!) milioika pertsona “nazio  baieztapenaren adierazpen espontaneo batean” elkartzen zituen artean. Ezin aldera ditzakegu, noski, “yo soy español, español, español” edo “Lololo, lo, loro, lolo, ¡que viva España!” lelotzat hartuta batasuna eta anaitasuna irudikatzen zituen Madrilgo ospakizuna, eta “Som una nació. Nosaltres Decidim.” eslogantzat hartuta separatismoa eta gorrotoa bultzatzea beste xederik ez zuen Bartzelonako manifestazioa. 

Lotsagarria, errealitatearen desitxuratze lotsagabe hori jendeak egia bailitzan irensten duelako. Pizgarria, demagogia arrazoibideei lekua jaten hasten denean ideiak agortzen ari direlako izaten delako. 

Irudia | Goian Madrilgo ospakizuna. Behean Bartzelonako manifestazioa. | POllobarba eta Xena's Pics | Creative Commons By SA