Munduko bigarren ekonomiarik handienaren postua kendu dio Txinak Japoniari

Japoniako gobernuak jakinarazi duenez, Japoniako ekonomiak %0,4ko igoera ahula izan du aurtengo bigarren hiruhilekoan 2009ko garai berarekin alderatuta, eta %0,1ekoa aurreko hiruhilekoarekin alderatuta. Honek 1,28 milioi dolarreraino igo du Japoniako Barne Produktu Gordina (BPG), Txinako ekonomia 1,33 bilioira heldu den bitartean.

Nazioarteko ezegonkortasunak eta Yenaren igoerak geldotutako Japoniako ekonomiarekin alderatuta, Txinako BPGak %10,3ko urteko hedapena izan du azken hiruhilekoan.

MzEyNA==

Nazioarteko Diru Funtsaren aurreikuspenen arabera, ekonomia txinatarra 5,4 bilioi dolarreraino (4,21 milioi euro) iritsiko da urte bukaerarako, Japoniako BPGa 5,3 bilioi dolarrera (4,13 bilioi euro) baino iritsiko ez den bitartean.

Ia kendu zion Txinak Japoniari munduko bigarren ekonomiarik handienaren titulua joan den urtean, baina azkenean bere BPGa 3,6 bilioi eurotan geratu zen, %8,7ko igoerarekin, %5eko jaitsiera pairatu zuen BPG Japoniarra 3,73 bilioi eurotan geratu zen bitartean.

Azken urteari begiratuta Txinak Japoniaren lekua hartzea denbora kontua baino ez zela bazirudien ere, gauza asko aldatzen da ekonomia txinatarrak azken hamarkadan izan duen bilakaera osoa kontutan hartzen badugu. Izan ere, duela hamarkada bat Txinak zazpigarren lekua betetzen zuen munduko ekonomiarik handienen zerrendan, baina 2001etik hona erraldoi asiarrak bizi izan duen%261eko igoera metakorrak bigarren posturaino eraman du.

Badirudi ordea Txinaren hazkundearen erritmoa ez dela nahikoa izango bigarrenetik lehenengo posturako saltoa emateko, Nazioarteko Diru Funtsaren aurreikuspenen arabera munduko ekonomiarik handienen arteko lehen postua betetzen duten AEBen BPGa 14,8 bilioi dolarreraino (11,5 bilioi euro) igoko bai da urte bukaerarako.

Irudia | Shinyuku, Japoniako finantza gunerik garrantzitsuena | wikipedia | Creative Commons By SA