Motxo arrantzontziaren istripua Zumaia eta Deba arteko biotopo babestuan

MzY5Mg==

 

Ez dirudi erraza izango denik Motxo arrantzontzia harraldetik ateratzea. Itsasgorarekin batera, olatuek gorago ekarri dute, labarraren pareraino ia. Baratzazarraurreko paraje horretan sakonera gutxi du itsasoak itsasgoran ere, eta brankada zorrotzek aise zula dezakete ontziaren kroskoa. Motxo itsasorantz ateratzeko agindua zuten han bildutako lau erreskate ontziek, baina gerturatzeko aukerarik ere ez dute izan. Badirudi bihar itsasoa bareago egongo dela, eta itsasgora baino laupabost ordu lehenago hasiko omen dira lanean. Arrantzontzia ateratzeko modurik ez badago, depositoan gordeta dituen 15 tona erregai ateratzea izango da lehentasuna. Eta haitzetan kateaturik gelditu den sarea kentzea. “Sare hori tranpa bat da horko bizidunentzat eta baita motorzaleentzat ere”, adierazi dute Aldundiko iturriek. Istripuaren nondik norakoak ikertuko dituztela agindu du Aldundiak. “Ikusi beharko da legearen barruan ari ote ziren, zergatik gertatu den istripua…”. Sarea haitzetan bola zabaldu den ikusita, nahikoa begi bistakoa dirudi arrantzan ari zirela, sareak botata zituztela. Sarea jasotzeko erabiltzen den egitura ere tolestuta dagoela ikus daiteke, pisuaren eraginez edo. Hala ere, ikerketak esango du benetan zer gertatu den gaur goizaldean. baleike.com webgunean aurkituko dituzue istripuaren argazkiak eta informazio osatuagoa.

Irudia | Motxo arrantzontzia Zumaia eta Deba arteko harraldean | Baleike.com | Creative Commons By SA
arrantza, istripua, motxo, Zumaia

Zer duzu buruan “Motxo arrantzontziaren istripua Zumaia eta Deba arteko biotopo babestuan”-ri buruz

  • Azken orduko berria: ontzia irauli egin da!

    Esandako ordua baino lehen saiatu dira arrantzontzia itsasorantz ateratzen eta soka eten egin da. Ondorioz, Motxo irauli egin da.

    Itxura denez, arrantzontzia branka aldetik lotuta zeukan atoiontziak, eta tiraka hasi denean ontzia biratu eta egin da eta soka eten.

    Saiatuko gara arratsaldean baleike.com webgunean azalpen gehiago ematen eta ahal bada argazkiak erakusten ere bai.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude