Milano 'tanti populi un unica lotta' argazkiak, kronika

argazkiak

Euskal Herriari babesa agertu diote 1.500 lagunek Milanen Eskubide zibil eta politikoak eta autodeterminazioa eskatu dituzte Euskal Herriarentzat

Edurne Begiristain Euskal presoen eskubideen aldeko deia egin zuten manifestazioan. / BERRIA

Euskal Herriarekiko V. nazioarteko elkartasun astea amaitzeko, Hamaika herri, borroka bakarra lelopean, manifestazioa egin zuten atzo ehunka lagunek Milanen (Italia).

Cordusio plazatik abiatu zen martxan, 17:00etan. Askapenak jakinarazi zuenez, 1.500 pertsona elkartu ziren Euskal Herriari elkartasuna adierazteko. Italiako Euskal Herriaren Lagunak taldeko kideek hartu zuten parte ekimenean, beste herri batzuetako ordezkariekin batera. Besteak beste, Kurdistango, Bretainiako, Korsikako eta Irlandako ordezkariak izan ziren han.

Euskal Herritik joandako ordezkaritza zabal bat izan zen manifestazioan: joaldunak, txalapartariak eta ehunka euskal herritar joan ziren Milanera, Askapenako hainbat kiderekin batera. Giro alaitsuan egin zuten manifestazioa, trikitilarien erritmoaren laguntzarekin. Diritti civi e politici per il popolo basco.

Autodeterminazione ora! zioen pankarta erraldoi batek zabaldu zuen bidea, Euskal Herriarentzat eskubide zibil eta politikoak eta autodeterminazioa eskatuz. «Euskal Herria askatu» oihua nagusi izan zen Milango kaleetan, eta euskal presoen eskubideen aldarrikapenak ere presentzia handia izan zuen, preso eta iheslarien argazkiak erakutsi baitzituzten ibilbide guztian.

Espainiako turismo bulegoaren aurretik pasatzean, torturaren kontrako kartelak itsatsi zituzten manifestariek, eta Kolonbiako gobernuaren kontrako oihuak entzun ziren herrialde horretako enbaxadaren ondotik igarotzean. Hasi bezala bukatu zen atzoko manifestazioa: festa giroan. Gau partean ere aldarrikapenak segida izan zuen, Hesian eta Banda Bassotti taldeen kontzertuekin. Buenos Airesen ere bai Buenos Airesko kaleetara ere iritsi zen Euskal Herriarekiko elkartasuna, ostiralean,

Euskal Herriaren Lagunak taldeak deitutako manifestazio batekin. Ehunka lagunek protesta zaratatsua egin zuten Espainiako kontsulatuaren atariraino, euskal presoen eskubideen aldeko pankarta baten atzean.

www.askapena.org

Mialno 'tanti populi un unica lotta'

Irudia | Mialno 'tanti populi un unica lotta' | EHL Milano | Creative Commons By SA

6 pentsamendu “Milano 'tanti populi un unica lotta' argazkiak, kronika”-ri buruz

  • “Itxuraz, trikitalari, txalapartari eta joaldunek Molanoko herritarrak harritu zituzten”

    Zanpantzarrekin biluzik joan zen balientearekin ere flipatuko zuten… Norbaitek al daki zergatik joan zen biluzik?

  • Aupa golluka!
    Ba argi dago zergatik motel!
    Zuk beti idazten dituzu tankera honetako iruzkinak. Milanon 1500 lagun ibili ziren eta EHtik 60 bat lagun joan ziren, giro aparta eta zirraragarria egon zen Milanoko kaleetan eta gauean Banda Basotti eta Hesianek eman zuten kontzertuan sarrera guztiak saldu eta jendea kanpoan geratu zen.
    Zuri begien aurrean ipurdi eder bat jartzea pentsatuko zuten zeuk ere zure iruzkina egin ahal izateko.
    Gora golluka, herria zurekin!

  • ??????

    Beste batekin nahastu omen nauzu…
    Beti idazten dudala gauza bera? Ipurdiei buruz ala zeri buruz??
    Nire asmoa ez zen mobilizazioa gutxieztea, inola ere ez, harritu nau zanpantzarraren aurrean joaten dena biluzik joatea, besterik ez.
    Ez nuen inor mindu nahi, guztiz komentario inoxentea izan dela uste dut.
    Eman didazun erantzuna ez dut ulertzen…
    Akaso beste “Golluka” egongo da hortiki, bestela ez dut ulertzen
    ??

  • golluka barka! 2011-02-28 11:59

    Atzera egitea jakintsuena omen. Arrazoi duzu.
    Elkartasun Astearen jarraipena egiten ibili naiz hemen eta beste albiste batean ‘troll’ bat salatzen zenuen zuk, (izorratzea beste helbururik ez duen izaki zibernetikoa), zuk salatutako horrekin nahastu zaitut eta barkatu benetan.

    enfin tonto aurpegia geratzen zaio bati holakoetan eta eskerrak ez daukadan webcam bat parean.

    ondo segi!

  • Kar kar…
    Jesukristok esan omen zuen, bekatutik libre zenak botatzeko bigarren harria…

    Musu bat

  • Gari Garaialde 2011-02-28 15:34

    Ttuntturroa buruan, joareak bizkarrean eta isopua eskuan dabiltzan horiek ez dira zanpantzarrak!!
    Zanpantzar, Inauterietako pertsonaiaren izena “Saint Pansart” delakotik omen dator. Kalez kale ibili ondoren, inauteri-astearte edo hausterre-egunean epaitu eta erre edo uretara botatzen dena. Ihauteetako gaiztoa, mielotxin, Judas…