Marraztu makila-gizon bat

Draw a StickmanArtista handia izan gabe ere, istorio grafiko bitxi baten protagonista bihur zaitezke sarean. Draw a stickman (marraztu makila-gizon bat) webgunean, zeure sormenaren hegoak zabal ditzakezu oso baliabide gutxirekin eta eguneroko estresetik une batez ihes egiten eguna alaitzeko. Draw a stickman webgunean, istorio grafiko bat osatu beharko duzu han ematen dizkizun arauekin. Ez duzu zertan marrazkilari fina izan, baina ziur momentu  atsegina pasako duzula.