Made in China gabe bizi

Posible izango al litzateke? Dokumentalaren hasiera bera jada harrigarria da, kandelen argitan afaltzen baitute protagonistek, ez baitute Txinan egina ez den bonbilla bakar bat aurkitzen. Nondik ekarri gabonetarako argiak? 166 dolar balio dute txinatarrak ez diren eta Mexikotik ekarri dituzten argi-kateek.

Ideia Tom Xiarena da, eta hau, 8 urterekin aldatu zen Kaliforniara bizitzera. 2007an, telebistan Asian manufakturatutako produktuen aurkako publizitate kanpaina ikusten zuenean otu zitzaion antzeko esperimentu soziologiko hau abian jartzea. “Berrien gehiengoak ez du nik ezagutzen dudan Txina islatzen” dio Xiak.

Beraz, kendu Txinatik ekarritako gauza oro. Bizi ote daiteke? Jones familiako Evelynek, dokumentaleko momentu batean nekez ikusten du. “Beldur ematen didana, guk jada ezer produzitzen ez dugula ikustea da.” “Ze leku dute AEBk munduko ekonomian?” galdetzen du.

Amaitu gabe

Dokumentala ez da amaitu, 2007an grabatzen hasi arren, ez baitute hau azkeneraino eramateko finantziaziorik aurkitu. 350.000 dolar behar dituzte, egun 75.000 dolar bildu dituzte, denak inbertsio pribatuaren bidez jasoak.

Chimerica

Txina eta Amerikaren arteko elkar-dependentziaren kronika bat da dokumentala azken finean. Dwyer berak ere, bi herriak hain elkarloturik egoteak, estabilizatzeko ahalmena duela uste du. Karabellek, aldiz, dio, “gertatzen diren gauza asko beldurra ematen” dutela, baina onurak ere badituela: nagusiena AEBek euren soberania galtzea da, eta horrek bere egoa murriztera behartuko du.

Eta gu?

Biziko ote ginateke Txinako produkturik gabe? Non egiten dira gure bonbillak, gure kamisetak, gure Gora Euskadiko txapelak, gure galtzerdietako gehienak, gure telefonoetako gailurik gehienak?

Bizi ote gaitezke egun bakar bat Made in China gabe?

Txinan egina mundurako?

Irudia | Txinan egina mundurako? | Ezezaguna | LGPL
dokumentala, Ekonomia, Made in china

Zer duzu buruan “Made in China gabe bizi”-ri buruz

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude