Lindanea berriro gure uretan

vasolindaneGaur, 2012ko otsailaren 29an, asteazkena, Ezpitsua, Eguzki eta Ekologistak Martxan taldeak komunikabideengana jotzen dugu honako hau aurkezteko:

  • Bai 2008an eta baita 2011ko maiatzean ere Oiolako Urtegira konektatu egotea salatu genuen; KONTSUMO ETA OSASUN SAILAREN, BARAKALDOKO UDALETXEAREN, IHOBE SOZIETATE PUBLIKOAREN, URAren eta BILBAO BIZKAIA UR PATZUERGOAREN aurrean. Salaketa jarri izanagatik legearen ikuspegitik gu kasu honen parte gara eta ondorioz, Oiola eta Lindanoaren inguruan ematen diren pausu guztien berri idatziz jaso beharko genituzke. Baina, 2011an gertatu zen bezala oraingoan ere ez dugu inolako informaziorik jaso eta erakunde publikoek hartutako azkenengo erabakiak komunikabideei esker ezagutu ditugu.
  • 2008ko uztailean, urtegi honek, legediak LINDANOrako ezartzen dituen balioak gainditu zituen eta gutxienez 3 hilabetez kutsatutako ur hau edan eta erabili genuen. Gizakion osasunerako arriskutsua izateagatik, Osasun Sailak urtegi hau ixtea erabaki zuen.
  • 2011ko maiatzean, Osasun Sailak konexioa baimendu zuen baina bi baldintzekin: segurtasun protokoloa eta alarma sarea izatea, badaezpada kutsatzailea berriro agertzen zen. Alarma sare honek ez du inoiz modu egokian funtzionatu, horregatik 2011ko azaroan Osasun Sailak Barakaldoko Udaletxeari urtegi hau ixteko agindua eman zion. Baina, 2012ko otsailaren 12ra arte ez zuten urtegia itxi hau da, agindua eman eta ia-ia 3 hilabete beranduago. Azkenengo datu hau guk egindako ikerketei esker lortu dugu, ez baitugu inolako informaziorik jaso gorago azaldu dugun bezala.
  • 2011ko abenduan eman ziren ur jasen ondorioz protokoloak ezartzen duen segurtasun emaria, 50l/s (50 litro segundoko), gainditu zen eta honek momentu hartan urtegian kutsatzaile honen kantitatea 25ng/L (25 nanogramo litro bakoitzeko) baino handiagoa zela esan nahi du. Beraz, alarma sistemak modu egokian funtzionatu izan balu urtegia itxita egon beharko litzateke eta segurtasun protokoloari so eginez gero 6 hilabetez gutxienez. Baina, egoera oso bestelakoa izan zenez honako galdera hauek egiten dizkiogu geure buruari:

Nolakoa izan da abendua eta otsailaren artean kontsumitu dugun uraren          kalitatea?     

      Agintariek Lindanoa gantz ehunean metatzen den kutsatzaile astuna dela        kontuan hartzen dute? Eta ondorioz dosi bakoitza aurrekoari eta   ondorengoari gehitu behar zaiola? 

  • Euskal Herriko Unibertsitateak egindako ikerketak ezin izan du LINDANOaren iturria zein den aurkitu, hala ere kutsatzailea hau Ángela izeneko erreka baten urek garraiatzen dutela jakin izan dute. Baina erreka hau ezin da desbideratu kutsadura urtegitik behera dauden uretatik zabalduko litzatekeelako.

Baina, kutsadura ez al da zabaltzen guk ura hartu eta gure gorputzetatik hedatzen denean?

  • Urtegiko urak Basatxuko estazioaren bidez banatzen dira. Europar Batzordeak uretan fluoruro maila handiegia izateagatik Basatxuko estazioari ohartarazpen bat ezarri zion.

Hau guztiagatik geure buruari honako galderak egiten dizkiogu:

Barakaldoko ura edatea eta erabiltzea segurua al da?

Nork erabaki behar du barakaldarrok ur hau edateko eta erabiltzeko arriskua onartu nahi dugun?

Honako bi aitzakia erabili daitezke, gure Udaletxeak egiten duen bezala; alde batetik, Patzuergoko ura hartzea garestiegia dela, herritarrok beti diru kopuru berbera ordaintzen dugun arren eta beste aldetik, kutsaduraren iturria Galdamesen dagoela eta urtegia Trapagan?

Baina, ez al gaitu Udaletxeak ur kutsatu hori edatera behartzen?

Gure erantzuna sinplea da:

Guk, kontsumitzaileok gara gurea eta gure senitartekoen osasuna arriskatu nahi dugun erabaki  behar dugunok.

Azkenik instituzio publikoei honako hau eskatzen diegu:

Oraingoan ere, 2011an parte hartzaileak diren instituzioei eta 2011ko urriaren 7an mozio baten bidez Udaletxeari egin genion eskaera, 2011ko azaroren 3an Alkateak ez zuen hau osoko bilkuran eztabaidatzea nahi izan,  berbera egiten diegu:

  1. Momentuz, Oiola gure ur hornidurara ez konektatzea.
  2. Jarraipen batzorde bat sortzea zeresana daukaten eragile guztiekin, herritarrak barne.
  3. Ikerketen, balorazioen, konklusioen eta ematen diren aldaketa guztiei buruzko informazioa guri helaraztea.
  4. Aurreko eskaera bete eta gero, alegazioak egiteko epe bat zehaztea.
  5. Aurkeztutako idazki guztiak erantzutea.

Honekin batera gure Udaletxeari honako hau eskatzen diogu:

  • Herritarren iritzia kontuan hartu gabe erabakirik ez hartzea.
  • Gurea eta gure senitartekoen osasuna sos batzuk aurrezteko ez arriskatzea.
  • Herritarroi arrisku hau onartzeko prest gauden galdetzeko herri kontsulta bat egitea.

Gaur, gure zinegotziei gure salaketak eta aldarrikapenak babesteko eskatu nahi diegu. Zuhurtasun-Printzipioa oinarritzat hartu, herritar guztien onerako izango diren neurriak hartuz, etorkizunean arazo hau modu egokian kudeatu ez izanagatik sor daitezkeen kalteak ekiditeko.

Barakaldarra,

OSASUN ESKUBIDEAK DAUZKAGULAKO

Gai honek kezkatzen bazaitu, Udaletxean salaketa bat

Ez utzi zure senideen eta zure osasunarekin jolastu dezaten

INORK EZ DEZALA ERABAKI ZER UR EDATEN DUGUN

HERRI KONTSULTA, ORAIN!!!

KUTSATUTAKO URTEGI BATI KONEKTATZEARI EZ!!

4 pentsamendu “Lindanea berriro gure uretan”-ri buruz

  • Oiolako urtegian biltzen diren urak, bakarrik edaten dituzte barakaldarrek ala Bilbo Handiko ur horniduraren odietara ere zabaldu egiten da? Oiolako urtegia BLGentzat beren beregi eraiki bazan, gaur egun zergaitik konektuta dago giza ur horniduran? Nork erabaki du hori, Barakaldoko udalak ala Bilbao Bizkaia ur partzuergoak?

  • EguzkiTaldEkologista 2012-03-01 09:23

    Kaixo Ortu.

    Guk dakigunaren arabera ur kutsatua soilik joan da Barakaldora, Basatxuko araztegitik.

    Oiolako ez zuten eraiki Bizkaiko Labe Garaietako hornitzeko, herria hornitzeko baizik. Behintzat hori da Iñaki Homobonok esaten duena idazlan honetan:

    “MODIFICACIÓN DEL PAISAJE, RECURSOS NATURALES y CULTURALES,
    Y ORDENACIÓN DEL TERRITORIO EN EL VALLE DE EL REGATO (BARAKALDO)*

    “4.5.2.Embalse del Oiola

    El vertiginoso crecimiento demográfico de Barakaldo durante el tránsito de los 50 a los 60 implica, entre otras cosas, una notoria insuficiencia del abastecimiento público de aguas. Para hacer frente a esta necesidad, el Ayuntamiento emprende la construcción de sendos embalses en Artiba (Alonsotegi) y en El Regato-Arnabal paraje de Oiolaen jurisdicción del Valle de Trápaga.
    Las obras de este último se emprenden en 1958, y su puesta en servicio data de 1964. La altura de su presa es de 42,6 m., su capacidad de embálse es de 875.000 m3., con una cuenca de captación de 6,4 Km2 (AYUNTAMIENTO, 1957,15; 1962,38; 1974)
    Al impacto del propio embalse, es preciso añadir el de la carretera de acceso, construida en parte sobre la antigua vía y plano inclinado del ferrocarril de Luchana Mining. También el depósito de las Campillas, al otro extremo del valle -sobre Bengolea y Retuerto- y la tubería desde el pie de la presa hasta este depósito regulador, con una longitud de 7.611,70 m.
    Con anterioridad a la construcción del embalse, Barakaldo ya se abastecía de aguas procedentes de los manantiales de «El Cuadro» o Loyola. En 1945 se llevó a efecto la captación en El Regato del manantial denominado «Tellitu» (AYUNTAMIENTO, 1957,15). “

    http://www.ingeba.org/lurralde/lurranet/lur10/10homobo/10homobo.htm

  • EguzkiTaldEkologista 2012-03-01 15:01

    Kaixo Ortu.

    Akats bat esan dut; Basatxuko araztegiak Sestaoko beheko auzoak ere hornitzen ditu.

  • Eskerrik asko EguzkiTaldEkologista. Barkatu nire hanka-sartzea, ez nekien zihur Oiolako urtegiaren hastapenak.