Larunbat honetarako zer egina!

383338_201176929963784_122384937842984_430430_430047856_n

Larunbat honetan, abenduak 10, Arritxu Kajoi ospatuko da lehen aldiz Lekeition. Arrasaten urtero antolatzen den Maritxu Kajoi egunaren antzeko zerbait izango da, baina goizetik gauera arteko ekintzekin. Horretaz aparte, Marraztu Dezagun Bidea ekimena antolatu du Lekeitioko Presoen Eskubideen Aldeko Topaguneak.

Goizeko hamarretan txipligua jaurti eta Marraztu Dezagun Bidea ekimenari, Preso Politikoen aldeko ekimenari, emango zaio hasiera Independentzia Enparantzan. Euskal Herriko hainbat artista hurbilduko dira herri arrantzalera mural ezberdinak margotzera. Inguruetako margolari zein grafitilariak ibiliko dira goizean zehar Lekeitioko plazan eta herritik zehar beraien esentzia eta arte-lanak uzten.

Ondoren, eguerdiko ordu batak aldera, kalejira izango da plazatik bertatik hasi eta herritik zehar, eta arratsalde guztian zehar jan eta edan egiteko aukera paregabea musikaz blai eta jai giroan.

Horretaz aparte, “elegante” janzteko eguna izango da Lekeition. Arritxu tabernak egin du deiadar, etxean dauzkagun arroparik ederrenak atera eta herriko negu tristeari alaitasun eta jai giroa ematea arrazoi.

Beraz, badakizue, ez galdu edozein motatako ekintzez betetako egun hau!!

Ahantzi edadeak - Kazetaria eta sare sozialetan aditua. Hara eta hona bideak egiten. Batzutan geldi, baina ez gehiegi. #Umorea #Blogak #Euskara