Kazetaritzako "hanka-sartzeak"

Hankasartzeak, gezur txikiak, ez hain txikiak, nahita eginiko manipulazioak… denetarik topatu daiteke kazetaritzaren munduan. Intentzionalitatea sumatu daitekeenean, noski larriagoak dira akatsak.

Atzo bertan, Gara egunkariko orrietan nahiko praktika lotsagarriaren berri eman zuten. Antza denez, Diario de Ibiza-ko Andres Aberasturik eta Diario de Navarra-ko editorialgileak kasik iritzi artikulu berdina argitaratu zuten ETAren inguruan. Kasualitatea? Ez noski.

Hildakoen kategoriaren inguruan ere aritu zen I.Aizpurua hementxe bertan duela zenbait egun. Batzuentzat tituluetako eta azpitituluetako hildakoak baitaude…  

Pascual Serranok blogean martxoko perla informatiboen zerrenda egiten du. Besteak beste, honakoak bildu ditu:  

Duela gutxi Orlando Zapata preso kubatarra hil zen gose greba baten ondorioz. Espainiar estatuko hedabideetan orrialdeak eta orrialdeak bete zituzten Kuban giza eskubideak urratzen direla esanez. Euronews-en bidez jakin ahal izan genuen, oraindik epaitu gabe eta gose greban zegoen gizon bat hil zela. Eta ez dakite gainera gose grebaren ondorioz edo poliziek estuegi lotu zutelako izan ote den. Hori Kuban gertatu izan balitz pentsa zenbat orri beteko liratekeen… Baina ez, gertakaria Suitzan jazo zen eta apenas izan dugu horren berririk.

Etxanizek ere gogoeta polita bildu zuen hemen Orlando Zapataren harira. Euskal herritarra balitz, zer? galdetzen zuen. Orduan, ziurrenik presoa, ez lukete disidente edo preso politiko bezala izendatuko, terrorista gisa, baizik.

Berriaren jatorriak ere “garrantzia” baitu.

Informazioa ezkutatzea ere ez da oso zilegi kazetaritzan. Iragan martxoaren 31n Pablo Emilio Moncayo aske utzi zuten FARC-eko kideek. El Mundok haren adierazpenak bildu zituen, baina gauzatxo bat jartzea “ahaztu” zitzaion. Hauxe El Mundok bildu (nahi) ez zituen hitzak:

“También quiero saludar y agradecer al señor presidente de Ecuador, Rafael Correa, por ser quien solicitó un gesto de paz de parte de la guerrilla con mi entrega (…), y al señor presidente de Venezuela, Hugo Chávez, y al señor presidente de Brasil, Lula da Silva”.

Kazetaritzan egiten diren hanka sartzeak, askotan, ez baitira hain ustekabekoak.

MTkzMg==

Irudia | Egunkaria irakurtzen | pedrosimoe | Creative Commons By SA
hanka-sartze, kazetaritza, kritika
ZuZeu

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude