Kazetari bat salbatu

Kazetari bat salbatu –

Kazetarien gizarteratzearen alde lan egiten duen gobernuz kanpoko erakunde gisa definitzen dira. Arrisku egoeran dauden kazetariak bildu eta bizi duten infernuari (lan arloan) irtenbidea ematen saiatzen dira.

Kazetari ohi izatera heltzeko bidean laguntza eskaintzen dute.

Kanpaina ironiko honen bitartez kazetaritza sektorearen gainbehera salatu nahi dute. Prekarietatea, profesionaltasunaren galera edota explotazioa kazetaritzan eguneroko bilakatu baitira azken urteotan.

Hona hemen kazetari ohi izatera iritsi direnen testigantzak:

Izan kazetari ohi!

Irudia | Kazetari bat salbatu | zz | Creative Commons By SA   2010-02-11