Jesusen Azken Afaria asteazken batean ospatu zen

azkenafaria

Bibliaren arabera, Ostegun Santuko gauean Jesusek bere hamabi apostoluekin afaldu zuen. Baina orain, Cambridgeko Unibertsitateko aditu batek aurkitu duenez, afaria ez zen ostegun batean izan, asteazken batean baizik, Kristo ondorengo 33. urteko apirilaren 1ean, alegia. Collin Humphreys ikertzaileak Testamentu Berriko misterio handienetako bati irtenbidea aurkitu dio eta The Mistery of the Last Supper (Azken afariaren misterioa) liburuan jaso du.

Humphreysek 1983an Graeme Waddington Oxfordeko astrofisikariarekin egindako azterketaren ostean, Jesusen gurutziltzatzea 33. Urteko apirilaren 3ko goizean (ostirala) izan zela ondorioztatu zuen. Dizipuluekin izandako azken afaria ostegun batean izan balitz, ezinezkoa litzateke Jesusen hilketaren aurretik gertatutako guztia gau berean gertatzea: atxiloketa, itaunketa, epaiketak eta abar.

Mateo, Marko eta Lukasen ebanjelioetan Azken Afaria pazko bazkaria izan zela esaten da; Joanen ebanjelioan, berriz, Pazkoa aurretik izan zela. Humphreysen arabera, Jesusek egutegi judutar zahar bat jarraitu zuen ilargi-egutegia jarraitu ordez. Modu horretan, ikertzaileak ondorioztatu du bi bertsioak benetakoak direla eta guztiz bateragarriak Azken Afaria asteazken batean ospatu zela dioen teoriarekin.

kristautasuna, Kultura

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude