Itsuentzako lehen aldizkari pornoa

MTk2NQ==

Lisa Murphy argazkilariaren ideia izan da. Itsuentzako pornoa egin dute eta ‘Tactile Mind’ izena ipini diote, esperimentuari. Hain zuzen ere ukimena eta irudimena baitira landu beharrekoak.

Eskuz eginiko 17 irudi biltzen ditu eta 170 euro inguruan eskuratu daiteke ‘Tactile Mind’. Irudiarekin batera braille hizkuntzan azalpenak ageri dira.

Ikusmen arazoak dituzten haurrentzako ukimenezko irudiak egin izan ditu Murphyk gaur egun arte. Eta orain, pornoaren mundua lantzea erabaki du. Ikusmen arazoak dituzten helduentzat produktu berezia eskaini.

Aurrekariak badira, Playboy-k 1970 eta 1985. urteen artean braillen idatzitako testuak zituen edizio berezi bat kaleratzen baitzuen. Baina inoiz ez dira itsuentzako irudiak egin.

Hona hemen ‘Tactile Mind’-eko hainbat irudi. Oraingoz ukitu ez, baina ikusi egin ditzakegu eta:

MTk2Ng==

MTk2Nw==

MTk2OA==

Eta gehiago hemen topatuko duzue.