"Israel, Israel, zeinen polita den Israel"…

Hau da inoiz ikusi dudan propaganda saiakerarik inozoena. Okerrena izango da benetan dela eraginkorra, bestela ez bailukete egingo. Klip honen produktoreen artean, bakarrari buruz jakin ahal izan dut ezer. Gaby Kerpel, New Yorken bizi den judu jatorriko musikari argentinarra, besteak beste Fuerza Bruta izeneko ikuskizun baten soinu bandaren egilea. 

Peru eta Ekuadorren grabatu zuten bideoak llamaz inguratuta edo kale erdian txerriak eramaten erretratatzen ditu bertako indigenak, hiru “abeslariek” Israel zeinen polita den etengabe errepikatzen duten bitartean.

Sortzen didan duda honakoa da: ea benetan arlote batzuen gisa uzten dituen indigenei zuzendutako propaganda saiakera bat ote den, ala Hegoamerikan horren zabalduta dagoen arrazismoa erabilita, bideoa ikustean indigenez barre egingo duten hirietako erdi eta goi klaseei bideratu nahi dieten Israelen edertasunaren mezua, errepikapen hutsagatik bakarrik bada ere.

HTML Kodea

 

Bide batez, Carlos A. Quiroz blogari perutarrak “abesti” honi buruz egindako sarrera berean eskegi zuen bideo oso interesgarri bat uzten dizuet: judaismoa eta sionismoari buruz rabbi judu ortodoxo batek New Yorken esandakoak.

HTML Kodea

 

MzE0Ng==

Irudia | Abeslaria llama artean kantatzen | zz | Creative Commons By SA