INDARKERIA-EZA AKTIBOARI BURUZKO X. IHARDUNALDIAK DONOSTIAN

Donostian, Aiete Jauregiko Ghandi aretoan, abenduaren 10ean, Giza Eskubideen Nazioarteko Egunean, egingo diren Indarkeria-eza Aktiboari buruzko X. Jardunaldietan parte hartzera gonbidatzen zaitu Bidea Helburu taldeak: euskal antimilitarismoaren geroa eta gaur egun Euskal Herrian nagusi den egoera politiko eta soziala aztertu nahi ditugu zure laguntzarekin.

[10.00-13.00
MAHAI-INGURUA

2001-2011. DERRIGORREZKO SOLDADUTZA KENDU ZUTENETIK HAMAR URTE IGARO DIREN HONETAN, ZEIN DA ANTIMILITARISMOAREN GEROA?

Euskal Herrian, gaur egun ere badago mugimendu antimilitarista bat, eta haren ekimenen bidez –gehienak tokian tokikoak–, garbi geratu da gizartea desmilitarizatzeko borroka ez zela amaitu 2001ean derrigorrezko soldadutza kendu zutenean. Alde horretatik, ekimen asko egin dira gurean: gerren aurkako mobilizazioak, arma fabriken nahiz gastu militarraren aurkako ekintzak, gune militarren aurkako salaketak (Soietxeko kuartela, Bardeetako Tiro Poligonoa…)

Gaur egun lanean jarraitzen duten hainbat talde antimilitarista gonbidatu ditugu beren bizipenen berri elkarri eman diezaioten, eta helburu, lan ildo, iraganeko eta gaur egungo jarduerei buruz hitz egin dezaten. Hala, solasaldi ireki baten bidez, antimilitarismoaren geroa zein izan litekeen hausnartuko dugu denon artean.

Armadaren eta soldadutzaren aurkako intsumiso eta eragozle kopuru handiena izateaz harro dagoen herri honetan, nola mobilizatu gizartea, kontuan hartuta gaur egun herritarrak ez direla maila berean inplikatzen antimilitarismoaren beste zenbait alderdiri dagokienez? Zer mobilizazio mota behar dira Afganistan, Libia eta antzeko beste gatazka batzuei erantzuteko? Zein dira gure nazioarteko erreferentzia puntuak? Nola hobe liteke gastu militarrari eta armagintzari aurre egiteko gaur egun egiten den lana?

SOLASALDI IREKIA ETA EZTABAIDA

 

Interesa duen edonork parte har dezake.

 

14.00: Bazkaria :Bazkarian parte hartzeko interesa baduzu, idatzi mezu bat indarkeriaeza500noviolencia@gmail.com helbidera.

 

15.30-18.30

ZEIN DIRA EUSKAL HERRIAN KONPONDU BEHARREKO AUZIAK ETA ZERTAN JAR GAITEZKE ADOS ETORKIZUNEAN AURRERA EGITEKO?

ETAk uko egin dio borroka armatuari, eta iragarpen horrek garbi erakutsi digu gaur egun erreferentzia puntu bat eta aukera bat dauzkagula begien bistan:

- Erreferentzia puntua: oraindik onartu eta gainditu ez dugun iragana (hori argi ikus daiteke kontakizun bat egiteari buruzko lehian)
- Aukera: erabat egiteko dagoen etorkizuna (guztiz begi bistako gauza, batere frogarik behar ez duena)

Zer esan, zeregin bikoitz horri buruz?

- Bakean, justizian eta giza eskubideetan oinarrituta gainditu behar dugun iragana
- Etorkizuna bideratzeko giltzarriak diren auziak

Indarkeria-eza aktiboa oinarritzat hartuta, zertan etor gaitezke bat gertatutakoaren irakurketari eta etorkizunera begira egin beharreko proposamenei dagokienez?

BIDERATZAILEAK Mariano Ferrer. Kazetari, esatari eta politika alorreko analista. Imanol Zubero. EHUko Soziologia Saileko irakaslea.

SOLASALDI IREKIA ETA EZTABAIDA

 

Interesa duen edonork parte har dezake.