Hori bai, paperak euskaraz

NDI1MQ==Atzo igandean erreportaje baten bila nenbilela, Frantziako poliziak ETAren zulo bat aurkitu zuela irakurri nuen Diario Vascoren webgunean. Tituluak horrela zion: “Hallan un zulo de ETA en Francia con armas y notas en euskara” Pentsatu nuen aurkitutako oharrak gazteleraz izan balira ez zutela hizkuntza aipatuko. Baina zer espero dezakegu Diario Vasco-z?

Iluntzean, hauxe entzun nuen Euskadi Irratian: “…ETAk armak izkutatzen zituen zulo bat aurkitu duela gaur polizia frantzesak. Zuloan bidoi bat eta bidoi barruan armak, eta euskaraz idatzitako paper batzuk ere bai”. Hementxe entzun dezakezue

Gaur goizekoan beste hainbeste: “euskaraz idatzitako paper batzuk” aurkitu omen dituztela ETAren zulo horretan.

Eta jada ez dut ezer ulertzen. Euskadi irratikoentzat ere paperak euskaraz izatea albistearen ideia nagusia da? Paperak gazteleraz baleude aipatuko zuten?

Zalantza guztiak argitze aldera… Baten batek esango digu armak ze hizkuntzan zeuden idatzita?

Irudia | armak ze hizkuntzan? | Torley | Creative Commons By SA

ITSASGORAN - Irakaslea ofizioz, Idazlea afizioz

2 pentsamendu “Hori bai, paperak euskaraz”-ri buruz