Hitzen esanahiaz

RAEk (Real Academia de la lengua Española) bere hitztegian akats bat dagoela onartu du. Antza, gaztelerazko hiztegiko egungo edizioan “nacionalidad” hitzaren definizioa ez da egokia. Eta horixe aldatzea erabaki du.

Akatsa honakoa da: “Condición y carácter peculiar de los pueblos y habitantes de una nación”. Horixe baita “nacionalidad” hitzaren lehen adiera.

Esanahi horren atzetik ondokoak datoz aipatu hiztegian: “Estado propio de la persona nacida o naturalizada en una nación; Comunidad Autónoma a la que, en su Estatuto, se le reconoco una especial identidad hitórica y cultural; Denominación oficial de algunas comunidades autónomas”.

Lehen adiera ezabatzea erabaki dute. Antza denez, estatu edo erkidego hitzik gabe arriskutsua begitandu zaie esanahia. Gainontzeko hiru adieretan ere aldaketak egingo dituzte. “Zuzenketak”, euren hitzetan.

Hizkuntzarekin zerikusi gutxi duen erabakia da, ordea, RAEk harturikoa.

Hiztegia eta hitzak aldatzeko gaitasuna badute. Ez ordea adierazleak. Nazionalitateak, estatu hitza ondoan eraman edo ez, errealitatearen zati baitira. 

MjQxNQ==