Hitzaldia Pasaiako Portuari buruz:

Hitzaldia-portua-KARTELA

Azpiegitura hau justifikatzeko esandako gezurren ondoren: Gipuzkoara,  aberastasuna, lanpostuen sorrera eta onura ekonomikoak ekarriko zituela esan ondoren, orain, osasuna eta badiaren biziberritzea dira gelditzen zaien azken argudioa.

Nola justifikatu justifika ezina dena.

 

Pasaiako kanpo kaia justifikatzeko erabiltzen diren GEZURRAK:  Pasaiako osasuna eta Badiaren Biziberritzea.

 

Pasaiako kanpo kaiaren sustatzaileak, kanpo dartsenaren eraikuntza justifikatzen eta proiektu honek, eskualdeko herritarren osasunaren hobetzean eta  kaiaren biziberritzean izango lukeen eragina aldarrikatzen agortu nahi dituzte azken indarrak eta argudioak.

 

Azpiegitura hau justifikatzeko esandako gezurren ondoren: Gipuzkoara,  aberastasuna, lanpostuen sorrera eta onura ekonomikoak ekarriko zituela esan ondoren, orain, osasuna eta badiaren biziberritzea dira gelditzen zaien azken argudioa.

 

Hau guztia dela eta, HITZALDI-EZTABAIDA honen bidez, askoren ahotan dabiltzan gezur eta manipulazioak atera nahi ditugu argira.

 

Azkeneko hamarkadatan, ez Portuko Agintaritzak ez Portuko enpresek, ez dute inongo ekarpenik egin laneko osasun gaietan ezta kutsaduraren kontrako neurri edo lan baldintzak hobetzeko asmotan. Eta gaur egun, egoerak berdin jarraitzen du, portuko praktika egokiak, prebentziorako koordinazio lanak edota lan eta ingurugiro segurtasun protokoloak ez dituzte martxan jarri. Ez dituzte, beste portuetan hartu ohi dituzten neurriak martxan jarri, txatarra leku erdi itxietan deskargatzea, ikatza estaltzea, edota gai kutsakorrak leku eta modu egokian biltzea.

 

Gai hauetan, Pasaiako portua portu atzeratu eta atzerakoia da, neurri egoki eta benetakoak hartu  beharrean, hemen eta orain egungo arazoak konponduko lituzketen neurriak (kanpo kaia baino neurri askoz eta askoz ere merkeagoak izan daitezkeenak). Kanpo kaia justifikatu nahian dabiltza, eta honetan erabiltzen dituzte indarrak eta  gure aurrekontuak, nahiz eta, aurrerapenaren izenean, Euskal Herriaren kontra egin daitekeen atentatu ekonomiko eta ekologiko handienetako bat izan.

azpiegiturak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude