Heriotzaren aurrean galdera bat

Aristoteles pentsalari grekoak silogismoari buruz idatzi zuen. Esaldiaren edukiari baino, egiturari jarri zion arreta grekoak esaldiari baliozkotasuna emateko eta adibide hau jarri ohi zuen:

  • Gizaki guztiak hilkorrak dira.
  • Sokrates gizakia da.
  • Beraz, Sokrates hilkorra da.

Joan den astean, elizkizun baten egon nintzen eta apaiza entzuten nuen bitartean silogismo bat okurritu zitzaidan, berehala zalantza bilakatu zena:

  • Heriotza jaia da Jesukristok bere besoetan hartzen gaituelako.
  • Jaietan barre, edan eta dantza egiten da.
  • Beraz, non daude rollo ona, patxarana eta Pakito txokolateroa?

Heriotza: http://pixabay.com/p-296535/?no_redirect

 

 

Argazkia Vector gratis webgunetik atera dut.

APURKA APURKA Iritzi xelebreak, gogoeta alderebesak etabar. 1988an sortua eta 1989an jaioa. Ikasketez giza-zientziak eta komunikazioan lizenziatuta. Egun Berbaizu Euskara Elkartean lanean, bihar batek jakin.