Hegazkintzako lau mito

HegazkinaMito ugari dago hegazkintzaren inguruan: alkoholak eragin handiagoa al du airean gaudela? Hegazkin istripu batean hiltzeko beldurrak ba al du zentzurik? Hegazkinaren ateak ireki al daitezke hegan goazela? Gailu elektronikoek interferentziak sortzen dituzte nabigazio sisteman?

Gailu elektronikoek hegazkinaren nabigazioan eragiten dute

Ziur zuetako askori psikosi larria eragiten dizuela hegazkina aireratzear dagoela ondoko eserlekuko pertsonak telefonoa edo mp3a oraindik martxan duela ikusteak. Eta ziur modu zakarrean deabruaren traste zahar hori itzaltzeko eskatzen diozuela, ez baituzue hegazkinak lurraren kontra jotzea nahi. Ba jakin ezazu ez dagoela ebidentzia argirik gailu elektronikoen erabileraren eta interferentzien arteko harremanean.

Adituen arabera, Hegazkinak behar bezala isolatuta daude irrati seinale arrotzen kontra, nabigazio sistemek beste frekuentzia batean funtzionatzen baitute. Dena dela, oraindik lurrean egonda, komunikazio arazoak egon daitezke. Hegazkinetik dei bat egiten baduzue, seinaleak beste seinale-dorreen aretan errebotatuko luke eta horrek beste deiak blokea litzake.

Alkoholak gehiago eragiten digu hegazkinean

Gezurra. Lurrean ala airean, odolean dugun alkohol kantitatea berdina da. Baina hegazkin kabinaren presioa, aldiz, aldatu egiten da; 2.500 metrora egongo bagina bezala da, hori dela eta, odolera –eta, ondorioz, garunera- oxigeno gutxiago iristen da, eta horregatik, altuera eta presioaren eraginez, mozkorkeria sentsazioa biziagoa izan daiteke.

Hegazkina airean dagoela, ateak ireki daitezke

Faltsua hau ere. Film askotan ikusi izan dugu nola, bat batean, baten batek atea irekitzen duen ihes egiteko eta kabina osoan egundoko iskanbila eta sortzen den. Baina, benetan, hegazkina airean dela ezinezkoa da ateak irekitzea, fisika hutsagatik: Hegazkinaren altuerak gehi abiadurak kanpoko presioa barrukoa baino txikiagoa izatea eragiten dute; hau da, kabina barruko aireak uneoro kanporantz bultza egiten ari da. Gainera, ateak barrurantz irekitzeko diseinatuta daude, beraz, ezinezkoa da atea irekitzea, nahiz eta bidaiari guztiek batera tira egin.

Hegazkinak oso arriskutsuak dira

Bai, hegazkin istripu batean pentsatzea beldurgarria da. Baina hegazkina munduko garraiobide seguruena da, automobila baino ehunka aldiz seguruagoa, alegia. Hegazkin istripu batean bizia galtzeko aukera bakarra dago 60 milioiren artean.

2 pentsamendu “Hegazkintzako lau mito”-ri buruz

  • Josemari Navascués 2011-11-30 14:37

    Abioia garraiobiderik seguruena dela esatea, energia nuklearra seguruena dela esatea bezala da. Bata zein bestea askoz ere seguruagoak izan daitezke eta istripua izateko aukera minimoa izango da, baina huts egiten dutenean ez dago salbatzerik.
    Automobilez istripua izateko 100 aldiz aukera gehiago badaukat ere, 100 aldi horietan, hegazkinez izandako istripu bakarrean baino ezin konta ahala aukera gehiago ditut bizirik irauteko.
    Beraz, oso justifikatuta dago hegazkinean hiltzeko beldurra izatea eta automobilean hiltzeko beldurrik ez izatea.

  • (e)k dio:Kaixo!!!!Zure atal berri hau ggeaiho gustatzen zait. Gainera, esan behar da Marino joan zela eta nik ez nuela joaterik nahi, zeren nik Oihanek bezala Soraya joatea nahi nuen. Baina, jadanik joan da. Jaja. Egongo gea klasen eta espero dut informazioa gehitzen joango zarela. Muxu bat guapisima! Aioooo.