“Hartu nahi dut arnas”: Moratoria eske

Herri ugaritan egin dute Hartu nahi dut arnas abestiaren koreografiaren entseguak, eta jendetza batu da. “Hartu nahi dut arnas” ozenki abestu eta dantzatuko dute, osasunaren alde, MORATORIA eskatzeko.

Flashmob honen bitartez hiru ideia garrantzitsu zabaldu nahi ditu Gipuzkoa Zero Zabor taldeak: konexioa, pasioa eta behetik gorako deia. “Bildu eta guztiok zerbaiten parte sentituz herri anitz bat irudikatuko dugu, hazten joango dena”.Diote, dantzaren bitartez bihotz asko ukitu nahi dituzte eta topiko askorekin puskatzeko asmoa dutela.

Hartu nahi dut arnas flasb mobarekin, komunitate honek Foru Aldundiari dei bakar bat egiten dio: “Herria agintariei dei egiten ari zaio. Badakigu errausketa txarra dela, denbora bakarrik eskatzen dugu: MORATORIA. Dantza osasuntsua da. Indar eraldatzaile askokoa. Kutsakorra, erraz zabal daitekeena”

Zubietan eta martxoaren 20an egitea ez da kasualitatea, Zubietan erre nahi baitituzte gipuzkoarren hondakinak, eta herritarrei elkartasuna adierazi nahi diete horrela, “Zubietara goaz zubietarrei gipuzkoarrok bakarrik utziko ez ditugula adieraztera. Ez dute hori merezi. Gure babesa eta elkartasuna adieraziko diegu”. 2009ko martxoak 16ean Usurbilen atez ateko bilketa selektiboarekin hasi zen eta 2011ko martxoak 20an bigarren urteurrena ospatuko dute, “martxoaren 20an arazoa eta irtenbidea irudikatuko ditugu”.

Biharko saioaren aurretik, azken entsegua gaur larunbatez egingo dute, Donostiako Zurriolan, 12tan, Kursaal atzean. Egunean berean, ez daitenek ere entseatu ahal izango dute, 10:00etatik 13etara, eta 13:30ean Erreboteko frontoian hasiko dira grabazioak. Goiz osoko jaia dute prestatua: 11:00 – 11:30: Amerika Latina Unida taldea, dantza latinoak.11:30 – 12:00: Ibarrako Alurr taldea, euskal dantza garaikidea.12:00 – 12:30: Porrotx eta Marimotots, haurrekin dantza entseguak.12:30 – 13:00: Break & Freestyle, dantzarien arteko dueluak.

"Hartu nahi dut arnas": Moratoria eske

Irudia | Zumaian Hartu nahi dut arnas dantzatzen | Zumaia Zero Zabor | LGPL