Gure elikagaiak genetikoki eraldatzen dituzten teknologiak gaitzesten ditugu

acmeEkokontsumo Federazioak (kontsumo ekologiko eta arduratsuaren Euskal Federazioak) beste hainbat elkarte, erakunde eta taldeekin batera, elikagaietan transgenikoen erabileraren aurka gaudela argi uzteko manifestua sinatu dugu.

Ekokontsumo Federazioak (kontsumo ekologiko eta arduratsuaren Euskal Federazioak) beste hainbat elkarte, erakunde eta taldeekin batera, elikagaietan transgenikoen erabileraren aurka gaudela argi uztekomanifestua sinatu dugu.

Ingurumenari eragiten dion kalteaz gain, transgenikoen hedapenak elikadura eta gizarte menpekotasuna eta esklabutza ekonomikoa dakar.

Bestalde, deitoragarriak iruditzen zaizkigu azkenaldian egunkari zein telebistatan azaldu diren hainbat adituren argudioak transgenikoak defendatzeko:

EHU-ko irakasle den Merche Renobales andreak, esate baterako, 2011ko urriaren 28an El Correo egunkarian eginiko adierazpenetan, besteak beste honakoak zioen: “transgenikoa ohiko laborantza edo ekoizpen ekologikoa bezain segurua da edo are gehiago”, “nekazaritza ez da naturala” edo “nekazaritza ekologikoak transgenikoak erabili beharko lituzke.”

Espainiako ikerketa zientifikoen agentziako (CSIK-eko) biokimikoa den Jose Miguel Mulet-ek bere liburua aurkezteko egindako elkarrizketetan, “Produktu ekologiko eta transgenikoen arteko desberdintasun bakarra honakoa da: lehenegoak garestiagoak direla” adierazi zuen.

Ez gaude batere ados holako adierazpenekin:

  • Ez dugu inola ere onartzen ekoizpen ekologikoak transgenikoak baliatzea, teknologia horiek elikadura-burujabetzaren eta agroekologiaren oinarrien aurkakoak baitira.
  • Genetikoki eraldatutako organismoek ekosistemak, pertsonen osasuna eta ohiko nekazaritza erasotzen dituztela agerian gelditzen ari da.
  • Ez dugu onartzen, era berean, nekazaritza ekologikoa bere produktibitatea areagotzeko genetikoti eraldatutako organismoak erabiltzea, izan ere, agroekologiak eta nekazaritza ekologikoak produktuen kalitatea hobezten dute eta ez landutako kantitatea.
  • Ezinezkoa iruditzen zaigu Laborantza transgenikoen, ekologikoen eta ohikoen bizikidetza, ez baitago kutsadura ekiditeko tresna fidagarririk, ezta kutsadura hori gertatuko ez denik bermatzen duen banaketa-distantzia segururik ere.
  • Beharrezkoa da elikagaien ekoizpen eta banaketa eredu berria sortzea, genetika manipulatzeko teknologiek aldez aurretik zeuden arazoak areagotzea baino ez dutelako lortu.
  • Sarritan kontzeptuen nahasketa egiten da iritzi publikoa manipulatzeko asmoz. Laborantza transgenikoak ohiko laborantza edo ekoizpen ekologikoarekin parekatzen direnean kontsumitzaileen atentzioa desbideratzeko asmoz egiten dela uste dugu, horrek, ingenieritza genetikoaren multinazionalei elikagaien mundu mailako merkatua kontrolatzeko aukera ematen dielako.
  • Milaka pertsonek porrot egin dute hazi transgenikoak erosi ondoren, hauek espero zen uzta eman ez dutelako. Gainera, herbiziden erabilera nabarmenki igo da transgenikoak erein diren lurraldeetan produktu hauekiko menpekotasuna areagotuz.
  • Europa mailan Espainian besterik ez da mantentzen labore transgenikoen aldeko apustua, genetikoki eraldatutako organismoek (GEO-ek) ingumenean eta gizartean eragindako kalteak nabarmentzen hasiak diren arren.
  • Sociedad Española de Agricultura Ecológica (SEAE) erakundea ekoizpen ekologikoetan genetikoki eraldatutako organismoak (GEOak) erabiltzearen aurka azaldu zen iaz argitaratutako prentsa oharrean, jarrera hori luze argudiatuz.
  • Europar, espainiar eta euskal agintariei eskatzen diegu genetikoki eraldatutako hazien berehalako debekua ezar dezatela eta giza eta animali elikagaietan GEOak erabiltzeari uztea.

Zer duzu buruan “Gure elikagaiak genetikoki eraldatzen dituzten teknologiak gaitzesten ditugu”-ri buruz