Gaixorik eta lanera?

MTA0MQ==

Gaur egun, nahikoa izan ohi da antzerki pixka bat egitea baja bat lortzeko. Aurpegi pixka bat bota, eta han edo hemen mina dugula esatea, eta medikuak baja sinatzea, bat izaten dira. Nork ez du ezagutzen, lanera joan nahi ez eta medikuari “bisita” egitera joan denik? Edo asteburuko bestondoa etxean, baja bat eskuratuta, pasatzen duenik?

Orain, ordea, baja gutxi sinatzen ditzuten medikuei pizgarriak ematen hasi dira. Kontsultategi batean baja egunak gehien gutxitzea lortzen duen medikuari 1.754 euro emango dizkiote. Eta hortik behera ere emango dituzte pizgarriak.

Ez da sistemarik bidezkoena, inolaz ere. Orain arte errazegia zena, zailegi bilakatu baitaiteke. Pizgarriak benetan erakargarriak badira, gaixo daudenek ere zailtasunak izan baititzakete baja eskuratzeko.

Gaixo egonik ere antzerkia egiten hasi beharko ote dugu? Edo gure bajak medikuekin negoziatzen hasi? Zer eskaini, halako baja. Sistema ederra!

Irudia | gaixorik | erix | Creative Commons By SA