Frankismoa goratzea posiblea da

Ikur frankistak erakustea ez da delitu. Eremu pribatuan eginez gero, nahiz eta irudi horiek proiekzio publikoa izan, ez bederen. Espainiar legeak ez du aurreikusten horrelako ekintzetarako zigorrik. Santiago Vilar madrildarrak Guardia Zibilaren ezezkoa aditu du ondoko herriko bizilagunak paratutako bandera frankista salatzera joan delarik. Daganzo udalerrian gertatu da, non bizilagun batek bost metroko mastan arrano faxistadun bandera paratu baitu bere partzela pribatuan. M-133 errepidetik aski garbi ikus daiteke konstituzio espainiarraren aurkako bandera ortzian astintzen, baina eremu pribatuan dagoenez, ez da deliturik aurreikusten.

MzE5MQ==

Sarri ikusi ditugu faxistak eremu publikoan frankismoa goratzen, zigorrik jasotzeko beldurrik gabe. Administrazioak ere ez du arazorik frankismoaren alde egiteko: Santa Cruz de Tenerifen azpijokoak egin dira irudi frankistak mantentzeko, baita Iruñean ere, alkatesak ez baitio Conde de Rodezno plazari izena aldatu nahi.

Ezabatu beharrekoak

Bien bitartean, Euskal Herrian ahalegin oro paratu du Eusko Jaurlaritzak euskal presoen aldeko ekitaldiak, kartelak eta margoketak borratzeko, eremu publiko zein pribatuan. Hala ere, eremu pribatuan euskal preso baten irudia paratzea, nahiz eta proiekzio publikoa izan, ez luke delitua izan beharko Madrilgo Guardia Zibilaren arabera. Baina urrutirago ere heldu dira, eremu pribatuan ziren Nafarroako ikurrak borratzeraino alegia.

Irudia | Irudi frankistak erakustea beti ez da delitu | SanchoPanzaXXI | Creative Commons By SA
euskal presoak, frankismoa
Iker Tubia

BARDO GORRI NAFARRA

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude