Ez du erraza ezkerrak

Ez du erraza ezkerrak

Ez du erraza ezkerrak

Ezkerra izatea ez baita ezkerreko eskuaz idaztea bakarrik. Ezkerra izatea, aldrebesa eta ezberdina izatea da. Ezkerra baldar aurkeztu zaigu, eta ezkerra baldartu egin dugu. Jazarriak historian, baztertuak egun. Ez du erraza ezkerrak, mundua eskuina da. Ezkerrak dena du moldatzeko, ezkerrak dena du alderantziz.

Eskuina zuzentasuna izan da (right edo derecho), ezkerra okerra, profanoa edo zoritxarrekoa.

Mundua ezkerraren aurka dago

Ezberdina

Buruaren ezker hegalak eskuineko eskua kontrolatzen du, eta berarekin, hizkuntza, idazketa, logika eta zientzia. Eskuineko buru-hegala ezker eskuaren kontrolaz arduratzen da eta berarekin, musikaz, arteaz, sorkuntzaz, iritziaz eta emozioez.

Hori horrela, ezkerrak eskuinak baino sortzaileagoak izan ohi direla uste izan da. Estatistikoki ere, ohikoan baino ezkertiar kopuru handiagoa egoten da musikan eta arteetan. Horren adibide ederra da Garbiñe Ubedak berrikitan argitaratutako Mila ezker liburua.

Zenbat

Jendartearen %8 eta %13 artean dira ezkerrak. Hau da: ia hamarretik bat. Paul Klee eta Marilyn Monroe, adibidez. Edo Maradona eta Cruyff.

Ezkerra berezia da: talentua du, eta zuzenetik desbideratuko da.

Baina nazioarteko egun bat behar al zuen hori erakusteko?

Ez du erraza ezkerrak

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.