Eusko jaurlaritzak baieztatu du datorren urtean Espainiako Vuelta EAEtik igaroko dela

MzA1Mw==

Patxi Mutiloa Eusko Jaurlaritzako kirol zuzendariak Jaurlaritzaren eta Espainiako Vuelta antolatzeaz arduratzen den Unipublic enpresaren arteko akordioa baieztatu du, 2011ko Espainiako Vueltako bi etapa EAEtik igaro daitezen.

Gaineratu du beren helburua “euskal lurretatik (…) kirol karga handiko bi etapa erakargarri” igaro daitezen lortzea dela, eta horretarako Madrilen jokatzen den “azken etaparen aurreko ostiral eta larunbata” aukeratu dituztela, “Vuelta Euskadin joka dadin”.

Zehaztu du Ostiraleko etapa Bilbon amaitu dadin nahi dutela, 1957an “lasterketa hasi zen lekua” delako. Honen harira, azaldu du ziur dagoela Bilboko Udalak ez duela inolako trabarik jarriko 2011ko Vueltako final bat Bilbon antolatzeko. Larunbateko etapa berriz Gasteizen amaitzea da beren asmoa.

Amaitzeko, Patxi Mutiloak azaldu du Vuelta EAEtik “naturaltasunez, beste edozein eskualdetan bezala” igarotzea “Beste hondar ale bat gehiago” dela “normaltasunerako bide luzean”.

Kostu ekonomikoak

Vueltaren bi etapak antolatzeak eragingo dituen kostu ekonomikoei buruz Mutiloak adierazi du “kostuen zati bat geuk (Eusko Jaurlaritzak) ordaindu beharko” dugula, bai giza errekurtsoei dagokienean baita errekurtso ekonomikoei dagokienean ere.

Irudia | 2009ko Espainiako Vueltako irteera bat | Ramón Peco | Creative Commons By SA
espainiako-vuelta, normalizioa, txirrindularitza

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude