Euskara eta euskaldunak nazioarteko prentsan

NDMwMQ==

Euskarak, hiztun kopuru txikia izan arren, nazioarteko prentsaren arreta deitu izan du noizbehinka hamarkadatan zehar. “The New York Times”, “The Washington Post” edo “The Times” bezalako egunkarietan geure hizkuntza, eskualde eta ohiturei buruz idatzi izan dute. Frankismoak suposatu zuen euskararen zapaltzeak ere oihartzuna lortu zuen, Estatu Batuetara bizitzera joan behar izan zuten euskaldunen istorioek bezala. “Goenkale” telesailari buruz ere artikuluren bat argitaratu da.

Baina XX. mendeko bigarren erditik aurrera ETAren indarkeriagatik izan gara albiste. “Euskara”, “euskera” edo “basque” hitzak terrorismoari buruzko informazioetan agertu dira nazioarteko prentsan.

XXI. Mendeko egunkari gehienak oraindik idazteke daude. Espero dezagun hurrengo hamarkadek bestelako artikuluak ekarri ahal izatea euskaldunon inguruan.

Irudia | Euskaldunok munduan | AssociatedPress | LGPL
basque, euskaldunak, euskara, nazioarteko egunkariak

9 pentsamendu “Euskara eta euskaldunak nazioarteko prentsan”-ri buruz

  • gure “ezker abertzalearen” beste merito edo onuragarri historiko bat …

  • Aitor Furundarena Usabiaga 2011-01-24 16:55

    Ezker abertzalearena? Horren errua ere Ezker Abertzalearena iruditzen zaizu? Nazioarteko prentsak ematen digun lekuaren erantzule…nazioarteko prentsa izango da-ba, lehendabizi? Eta nahi baduzu, ondoren ipini ezazu ETAren jarduna, baina…ezker abertzalea?

  • Bai Haritz. Horixe bera da Noam Chomsky bezalako ezjakinek falta duten datua, manipulazio mediatikoaren inguruko saiakera astunak egiten dituztenean: Errua ezker abertzalearena dela. Barka: Meritua.
    Nik uste agian kanta bat grabatu genezakeela, Yoko Ono kendu eta ETA jarri, eta borondate oneko baina argi eskaseko aditu hauei bidali, ea horrela garunetan sartzen hasten zaien, beti pentagonora eta botere guneetara eta lobby arraroetara begiratzen ibili ordez. Harrigarria zeinen gertu duten EGIA eta zenbat kostatzen zaien topatzea, ene jaikoa.

  • Ez al zen ba “ezker abertzalea ” ( Batasuna, zehazki esateko) ETAren aldekoa, edo behintzat, harek egiten zuen guztia onartzen zuena? 

  • Ui! Baina ez al ziren gauza bera…? Ez al dira redundantziak ETA eta Batasuna, Batasuna eta KAS, ETA eta Amnistiaren aldeko batzordeak, Udalbiltza eta EKIN, Su Ta Gar, ikastolak, SEGI, eliza, Egunkaria, Pirritx eta Porrotx, futbito txapelketak, Chavez Komandantea, Carod-Rovira, FARC, Herrikoak, Arafat-en pastazko betaurrekoak, ez al ziren denak ETAkoak? Orain ez? Non galdu naiz, non?
    Ken dezagun bada Yoko Ono eta jar dezagun “Ingurua”. The neighbourhood, you know what I mean, edo bestela Garzon bezalako (hau bai) aditu batek azalduko dio munduari nola diren gauzak.

  • Gari Garaialde 2011-01-25 16:12

    Aupa Haritz, hau irakurri:
    http://www.pascualserrano.net/noticias/bfpero-habia-una-dictadura-en-tunez eta galdetuiozu zeure buruar errua norena den…

  • Gariren abisua jaso aurretik irakurria nuen Pascual Serranok -azertu handiakin – esaten duena eta berdin pentsatzen jarraitzen dut. Mundu zabaleko komunikabideak kontrolatzen dituzten taldeek ez dute batere arazorik izan Euskal Herriari buruzko informazioa nahi eta komeni zitzaien modura manipulatzeko. ETA eta bere jarraitzeileek errazten zioten beraien “lana”.
    Denon – eta gero eta aberatsago den -zuzeu.com honetan, MKM ikasleak oso garbi kontatu digu” XX. mendeko bigarren erditik aurrera (…)“Euskara”, “euskera” edo “basque” hitzak terrorismoari buruzko informazioetan agertu dira nazioarteko prentsan”. Hori errealitatea da bai ETAk eta bai bere jarraitzaileek irudi hori ematen lagundu dutelako.

    Baina iragana joana da eta ez zait interesatzen ( naiz eta memoria alde batera ustea ez den ariketa erraza). Badirudi Batasuna aldatzera dijoala – ikus notizia hau Financial Timesen: FT.com / Global insight – Political change sounds death knell for Eta  ( Hor dago apunte bat albiste batzuek nola zabaltzen diren aztertzeko)

    Nik sinisten dut “aldaketa” horretan baina aldaketak sakonago eta sendoagoak izaten dira lehengo “erruak” edo pausuak ondo aztertu badira. Bukatzeko: Euskal Herrian aldaketa etorri dedila eta orduan manipulatzaileek lan gehiago izango dute.

  • Pello Andrearriaga 2011-01-25 21:12

    Txetxenia zer zen eta non zegoen bere independentzia lortzeko burruka hasi zenean ikasi nuen.
    Kurduen arazoa zein den hobeto ezagutzen hasi naiz bere independentzia lortzearren daramaten borrokari esker. Ipar Irlandako egoera zein zen berri-paperak ematen ziguten IRAri buruzko berriak kontrastatu ondoren jakiten genuen, eta abar eta abar. Francoren garaian, eta nik garai horiek ezagutu ditut, ongi gainera, euskaldunei buruz hitz egiten ote zuten berri-paper horiek?, bai, hitz egiten zuten Ameriketara joaten ziren euskal artzaiei buruz, pelotari buruz, Ameriketako frotoietara euskal pelotariak ere joaten bait ziren. Orson Welles aktore famatuak hitz egin zuen euskaldunei buruz eta ez beraitez trufatzeko goratzeko baizik. 
    Azkenik gauza bat, ez niri etorri ihes egin ezin duzunean, soken kontra jarri zaituztenean, “Baina iragana joan da eta iragana ez zait interesatzen”, esanez, estabaida zuk hasi duzu Ezker Abertzalearen kontra eginez. Batzuek ezin duzue jasan Ezker Abertzalea ez arre esaten duenean ez so esatean ere.

  • Nik uste dut ETArik egon izan ez balitz euskarari buruzko berri internazionalak gutxiago izango zirela, Pellok dioen bezala ez genuke Kurduen inguruan ezer jakingo gatazka hori egon izan ez balitz. Ez diezaiogun orain ETAri edo ezker abertzaleari bota erru guztia. ETAren biolentzia desagertu behar da orain, biolentzia bera ez delako bide egokia ezer lortzeko, eta  gure eskubide eta helburuak lortzeko ere ez delako efikaza. 

    Nola ez da euskara gatazkari lotua egongo, hizkuntza beraren zapalketa izan baita gaztazkaren izatearen arrazoietako bat? Hizkuntzari berari zor diogu beraz gatazka hau konpontzea. 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude