Euskaldunak munduan eta Ikurriña eskuan!

MjI0NQ==

Oporretan Ikurriñarekin argazki bat ateratzea proposatzen dute eta gero argazkia Bai Euskal Herriariren atarian igotzea.

Hala, euskaldunak noraino heltzen garen ikusi ahal izango dugu. 

Bidaiatzea gu garena zabaltzeko modua baita. Euskaldunek zapaldutako txoko orotan gure berri izaten dute, gure herria ezagutzen dute.

Aurten motxila prestatzerakoan, beraz, ez ahaztu Ikurriña eta argazki kamera.

Irudia | Euskaldunak munduan, ikurriña eskuan! | zz | Creative Commons By SA

7 pentsamendu “Euskaldunak munduan eta Ikurriña eskuan!”-ri buruz

  • aste santuak baino astebete lehenago Pragan egon ginen, eta guk han euskaldunik ikusiko ez genuela pentsatua genuen. Dorre mitikoan geundela, ordea, gizon batek euskaraz entzun zigun eta hala jardun genuen, ederra kasualitatea!

  • Beñat Sarasola 2010-05-11 11:08

    Pentsatu duzue ikurriña duten galtzontzillo eta tangak komertzializatzea?

  • Duela 12ren bat urte, Asier Perez artistari galdetu genion ea berak, performanceez harago egiten ote zuen arte objekturik. Baiet erantzun eta kamiseta bat erakutsi zigun. Kamiseta horrek galtzontzillo bat zerman marraztuta paparrean eta bere oihala, ikurriñarena bera zen. Asierrek esaten zuen kamiseta hori jantzi ezkero, jiopoitu egiten zintuztela Madrilen eta Donostiako alde zaharrean ere bai. Juxtu, kontrako arraoziengatik: batean ikurriña eramateagatik eta bestean ikurriñarekin kaltzontzilloak egiteagatik.

  • Erramun Gerrikagoitia 2010-05-12 05:37

    Nafarroako banderak du beste hedadura zabalagoa, bai historikoki eta ere geographikoki.

    Ba dira leku batzuk nola Eskozia non ba dauden bi bandera. Berdintsu egin ahal da kin ikurrina eta bandera nafarrak.

    Erabili ahal dira biak zeren biak dira gureak, bat dimensione mende batekoa eta bestak barnagoa historikoki eta esan bezala hedatuago territorialki ezi zazpiak bat. Batak esangura eta dimensione sakonagoa ezi besteak baina biak propioak.

  • […] Bai Euskal Herriari atarira argazkiak igotzea ei da egitekoa. Auskalo ondoren zer egiteko. […]

  • Hara guk plazaratu baino lehen mugitu zarete batzuk. Egitasmoa mahai gaineratu genuenean, lagun Bretoiek egin duten moduko zerbiat genuen buruan. Zuei esker jakin dugu lagun bretoien egitasmoaren berri. Norabide horretan doa egitasmoa. Gure herriaren burujabetza aldarrikapena mundura zabaltzea.

  • Bretoien bideoan ez bezala, gurean leku-izenak euskaraz izatea espero dut (ez frantsesez/espainolez) eta estatutasunera mugatu barik, estaturik gabeko herriek ere barne hartzea, konturatuko zineten bideo horretan Espainiaren barruan azaltzen garela edo ez garela azaltzen.