Euskal Herriko lehen banku etikoa

Europako banku etiko handiena da Triodos Bank, eta ordezkaritza irekiko du aurki Bilbon. Ez da asmoa propaganda egitea, baina bestelako banketxe eredu bat da hau, eta horregatik, interesgarria ezagutzea zertan dabilen: Soilik ekonomikoki errentagarriak diren enpresa eta ekintzetan inbertitzen du, baldin eta ingurugiroarekin, kulturarekin edo gizartegaiekin loturiko ekimena baldin bada.

Adituen arabera, beste era batera hitz egiten duen banketxea da Triodos Bank.Hain zuzen ere, kontsumo arduratsuaz eta aurrezki arduratsuaz mintzatzen da. Askoren kezka da gure aurrezkiekin etikoki zalantzagarriak diren zenbait proiektu finantzatzen dituztela hainbat banketxek, eta horri eman nahi dio buelta Bilbon irekiko duten banku honek, hau da, etikoki “guztiz fidagarriak” ei diren negozioen finantzazioan parte hartzen du, Gobernuz Kanpoko Erakundeak finantzatuz bereziki.

Bere izena energia berriztagarriei, nekazaritza ekologikoari, ingurugiroari loturiko teknologiei, bioeraikuntzari, turismo jasangarriari edota arteari loturik dago, finantza eremu horietan baitago espezializatua. Bidezko merkataritza sustatzen du, eta baita mikrokredituak ere.

31 urte dira Triodos Bank fundatu zutela, 1980an ireki baitzituen ateak lehen ordezkaritzak, eta ordudanik Herbeheretan, Belgikan, Erresuma Batuan edota Alemanian egiten dute lan. Eta aurki Euskal Herrian ere bai. Financial Tmisekak Banku Jasangarrienaren saria eman zion duela bi urte.

Gaur aurkeztuko dute Triodos Banke Bilboko ordezkaritzaren berri, Joan Antoni Mele eta Esteban Barroso banketxeko zuzendari eta zuzendariordeak.

Banku etikoa - Euskal Herriko lehen banku etikoa

Irudia | Banku etikoa | Ecogrowth | LGPL
Euskal Herriko lehen banku etikoa