Espainian autobideetako gehienezko abiadura jeitsi; Herbeheretan eta Britainia Handian igo

Energia aurreztea, kutsadura gutxitzea eta istripuak murriztea. Hiru arrazoi horiek eman ditu Espainiako gobernuak autobidetako gehienezko abiadura 110 km/ordukora jaisteko. Jakinarazi bezain azkar hasi zen zalaparta. Asko kontra eta bateren bat neurriaren alde agertu zen (ikusi bestela Escolarren artikulua). Kontra agertu ziren gehienek, Estatuak zigorrak egoera ekonomiko zailean kimatuta dauden kutxak betetzeko baliatuko duela uste du jendeak.

Herbeheretako eta Britainia Handiko kasuak

Ulergarria da kezka, Herbeherekk eta Britainia Handiak, energia aurreztearen, kutsadura gutxitzearen eta istripuak murriztearen arrazoi berberetan oinarrituta, gehienezko abiadura igotzeko proposamenak aztertzen ari direnean. Wognum eta Zurich lotzen dituen A7 autobidean, ANP agentziak dioenez bederen, lehen frogak egiten hasi dira, 120 km/ordukotik 130era igotzeko. Autobide horretan frogak amaituta, bestelako errepide batzuetara zabaldu nahi duten neurria 80tik 100era pasatuz gehienezko abiadura.

Daily Mail egunkarian atzo argitaratu artikuluan, euren aldetik, Britainia Handiko gobernuak gutxieneko abiadura muga igotzeko aukera aztertzen duela irakurri ahal zen.

Datua

Espainiak, neurri berriarekin, gasolioaren %15 aurreztuko duela uste du eta, Ogasunak, jendeak uste duenaren kontrara, 620 milioi euro gutxiago jasoko dituela aurreikusten da.

Norberaren patrika

Erabiltzaileari praktikotasunean eragingo diola esan da, neurri berriak komunikazioak geldotuko dituelako. Patrikari eragingo dion moduaz baina, Escolar bakarrik ausartu da hitz egiten.

Espainian autobideetako gehienezko abiadura

Irudia | 110ekoa izango da martxoaren 7tik gehienezko abiadura autobideetan | Ezezaguna | LGPL
Espainian autobideetako gehienezko abiadura jeitsi; Herbeheretan eta Britainia Handian igo
abiadura, autoa, errepideak, neurriak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude