Espainiak bere zentral nuklearren segurtasuna hobetu behar du

cennuclAste honetan, Europako Batzordeak Europar Batasunaren baitan dauden zentral nuklearretan egindako estres frogen emaitzen behin-behineko txostena aurkeztu du.Pasadan martxoan, Japonek pairatu zuen hondamendi nuklearraren ondorioz, energia mota honek, azken hamarkadetan lortutako babesa galdu zuen. Nuklearren kontrako iritziak arin hedatu ziren eta presio hau dela eta Europar Batasuneko Batzordeak zentral nuklearren babes maila aztertzera behartuta ikusi zuen bere burua.

Europako Parlamentuak Europar Batasunaren mugen barruen dauden zentral guztietan estres frogak egitea adostu zuen. Froga horien helburua zentralen segurtasun maila aztertzea da, horretarako eman daitezkeen hainbat egoera maneiatzen dituzte. Balizko egoera hauek zehazteko fenomeno naturalak, gizakiaren hutsegiteak eta zentralen alderdi teknikoak kontuan hartzen dituzte.

Aurrera eraman nahi duten ebaluazio prozesu honek etapa desberdinak ditu eta batzuk jadanik eman dira:

1. Espainiako zentral nuklearrak kudeatzen dituzten enpresek estres frogak egitea. Abuztuaren
15ean, enpresa hauek behin-behineko txostenak estatu mailako segurtasunerako agintariei,

kasu honetan Segurtasun Nuklearreko Kontseiluari (CSN) helarazi zizkieten. Kontseilu hau

hasieratik aurkeztutako informea babesteko jarrera hartu zuen eta ondorioz azaroaren hasieran

(epemuga urriaren 31 zen) enpresek behin-betiko txostenak aurkeztu zituzten.

2. CSN-ak enpresa hauek bidalitako txostenen azterketa egitea, segurtasuna bermatuta dagoela frogatzea eta azkenik,  Europako Batzordeari dokumentua bidaltzea. CSN-ak, irailaren

15ean, batzorde honi behin-behineko txostena bidali zion eta behin-betikoa bidaltzeko epea

2011ko abenduaren 31an bukatzen da.

Dokumentu horretan CSN-ak Espainiako zentralen segurtasun maila egokia zela defendatu zuen baina momentu hartan, EGUZKI-k txosten honek dituen gabeziak eta hortik ateratako zenbait ondorio aurkeztu zituen. Horien artean, aipatzekoa da informe honek Garoñako zentralak (Arabako hiriburutik 40Km eskasera kokatuta dagoena) elektrizitate- hornidura eten ezkero, Fukushima-ko zentral nuklearrean gertatu zen bezala, 4 ordu baino ez lituzkeela iraungo.

3. Europako Batzordeak estatuek bidalitako txostenak aztertu eta ateratako ondorioekin txostena aurkeztu. Batzordeak behin-behineko informea egin baina, behin-betiko emaitzak 2012ko ekainean estatuen agintarien aurrean aurkeztuko ditu.

 

Günther Oettinger-ren (Europako Energia-komisarioa) esanetan ez dituzte Europan dauden 143 erreaktore nuklearrak gelditzeko bat-bateko neurririk hartu behar baina zenbait alderditan hobekuntzak egin beharko dituzte. Espainiak, bere mugen barruan dauden 8 zentral nuklearren erresistentzia maila handitu behar du uholdeen, lurrikaren eta elektrizitate- horniduran etenaldien aurrean batez ere. Horretaz gain, istripu larri bat gertatzekotan jarraitu beharreko eskeman ere gabeziak dituzte zentralek.

Baina gabezia hauek estres froga hauek hasiera hasieratik zituzten akatsetan dute oinarri:

  • Ez dago estatu desberdinetan egindako frogen emaitzak alderatzeko modurik. Europako Batzordeak berak, onartu du herrialde bakoitzak bidalitako datuak oso desberdinak direla haien artean bai edukiari, bai zehaztasun mailari eta baita formatuari dagokionez.
  •  Istripu nuklearren prebentzioa (segurtasun nuklearren oinarria dena)  test hauetatik at dago.
  • Aztertu diren balizko egoerak eskasak dira. Barne faktoreei dagokionez: suteak, energia horniduran bariazioak, isuriak  hoditerian, balbulen funtzionamenduan akatsak, giza akatsak eta gertaera guzti hauen batuketa eta kanpo faktoreei dagokionez: hegazkin istripuak… froga hauetan ez dira kontuan hartzen.
  • Segurtasunarekin erlazionatutako sistemen kalitatea  eta instalazioenzenbait osagaik; hoditeriaren materiala, erreaktorearen ontzia, balbulak, kontrolerako bonbak… azterketa hauetatik kanpo daude.
  • Materialen degradazioaren ondorioak, zaharkitzerakoan ematen dena batez ere, ez dira kontuan hartzen.
  • Zentral nuklearren segurtasunaren etengabeko kudeaketa  ez da aztergaia.
  •  Zentraletatik gertu dauden herrien ebakuazioa froga hauetan ez da aztertu beharreko segurtasun neurria.
  • Azterketa hauek instalazio bakoitzak bere lizentziak eguneratuta dauzkala hartzen dute abiapuntutzat eta hau ez da beti horrela izaten.

Txosten honen emaitzak edozein izanda ere EGUZKI-k azterketa mota hauen helburua zein den azaleratu nahi du: energia mota hau segurua dela goraipatu eta gizakion eta ingurumenaren osasunean inpaktu negatiborik ez duela defendatu. Eta hau gainera, zentral nuklearren egoera eta segurtasun neurriak paregabeak direlako lortzen dela defendatuz.

Baina guk honako galdera hau egiten diogu geure buruari: nola fida gaitezke energia mota honen biziraupena kosta ala kosta bermatu nahi duten pertsonak eta erakundeak zentralen segurtasun neurrien aztertzaileak izan badira?

Eta ez bakarrik hau, azterketa hauek egiteko fenomeno natural desberdinak faktoretzat hartu dituzte baina, ezinezkoa da fenomeno hauek modu isolatuan aztertu. Izan ere, fenomeno batek beste bat gertatzea eragin dezake. Hauxe da Fukushima-n gertatu zena hain zuzen ere, hondamendia lurrikara batetan izan zuen hasiera eta honek tsunami bat sorrarazi zuen.

EGUZKI zentral nuklearren segurtasun maila handitzearen aldekoa da baina gizakiak energia nuklearra guztiz kontrolatzen ez duela argi utzi nahi dugu. Eta beraz, ezinezkoa da zentral nuklear bat guztiz segurua dela esatea. Beraz, zentral bat segurua dela esaten digutenean, benetan esan beharko liguketena agintariek arrisku maila onartzen dutela da.

Ondorioz,  gure ustez ez dago energia nuklearraren erabilera bermatuko duen irizpide ekonomiko, ekologiko eta demokratikorik, beraz, zentral nuklear guztien itxiera eskatzen dugu eta osasungarria eta baita arriskurik gabeko energian oinarritutako ekonomia eredu iraunkor baten alde egitea ere. Honekin batera, azken hauteskunde hauetarako haien botoa eskatu diguten alderdi politikoei euskal gizartearen eskaerei kasu egitea eskatzen diegu, Garoña berehala itxiz eta Estatuan dauden zentral nuklear guztiak ixteko programa bat martxan jarriz.

 

 

                            NUKLEARRIK EZ!! GAROÑA ITXI ORAIN !!!

Antinuklearra

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude