[Azalak] Eskolara itzulera gaurko prentsan

[Azalak] Eskolara itzulera gaurko prentsan –

[Azalak] Eskolara itzulera gaurko prentsanHego Euskal Herriko hedabide guzti-guztiak bat etorri dira gaur ikasturte berriaren hasiera gai nagusi hartzeko orduan, ohi bezala, bakoitzak bere ikuspuntutik bada ere.

Berria egunkarian “Ahal bezala, baina hasi dira” diote, argazkian Atxuri auzoko eskola ageri dela, Bilbon. Deia egunkarian, bere aldetik, “itzulera segurua eta erabateko normaltasuna” egon dela adierazten da, gainontzeko gehienetan “kezkak eta ziurgabetasunak” azpimarratzen diren bitartean.

Pandemiaren eraginez iragan ikasturte erdia etxealdian igaro eta gero, 200.000 ikasle inguruk hasi zuen atzo ikasturtea EAEn, eta 100.000 milatik gorak Nafarroan. Pozik ziren gehienak, musukoak gora behera, berriro lagunekin egoteko irrikaz.

[Azalak] Eskolara itzulera gaurko prentsan

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.

Zer duzu buruan “[Azalak] Eskolara itzulera gaurko prentsan”-ri buruz

  • Lotsaren argazkiak. Noraino iritsi garen….
    Bere seme-alabak defendatzeko gai ez den herria ez da herria ez ezer.
    Lotsagarria!